182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko abuztuaren 21ean hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko hainbat kide aldatzen dituena.

Apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuak, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua aldatzen duenak, xedatzen du Lanbide Heziketaren arloan aholku eman eta parte hartzeko kide anitzeko organo hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, idazkariak eta hogeita bi kontseilukidek osatuko dutela, azken horiek Foru Komunitateko Administrazioaren, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeen eta halako sindikatuen, Nafarroako Ganberaren, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

Uztailaren 3ko 247/2000 Foru dekretuaren 6. artikuluak ezartzen duenez, Hezkuntza Departamentuko kontseilariak izendatuko ditu departamentu horretako ordezkariak, hezkuntza arloan gaitasuna dutenak.

Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko indarreko Erregelamenduaren 6. artikuluak ezartzen du kontseilukide izateari utziko zaiola, besteak beste, ordezkatzen ari den erakunde edo organizazioak erabakitzen duenean hura ordeztea.

Ikusirik Hezkuntza Departamentuko kide ordezkarien eta Nafarroako Lanbide Heziketako Kontseiluko kideen kargua berritzeko proposamenak, delibero hau erabaki baten bidez hartu behar da, bat etorriz apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilutik kargugabetzea kide diren Tomás Rodríguez Garraza jauna eta Esther Monterrubio Ariznabarreta andrea.

2. Luis Calatayud Yuste jauna eta Paula Remírez Ruiz andrea izendatzea Hezkuntza Departamentuko kide ordezkari.

3. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilutik kargugabetzea honekin batera doan I. eranskinean aipatzen diren pertsonak.

4. Honekin batera doan II. eranskinean adierazi Nafarroako Lanbide Heziketako Kontseiluko kide izendatzea eranskin horretan bertan jasotako pertsonak.

5. Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

I. ERANSKINA.–KARGUGABETUTAKO KIDEAK

KARGUA

ERAKUNDEA-ORGANIZAZIOA

IZEN-DEITURAK

KIDEA

ADMINISTRAZIOA

Eskubide Sozialak

Carlos Adín Sanz jauna

KIDEA

ORDEZKOA

ADMINISTRAZIOA

Garapen Ekonomikoa

Izaskun Goñi Razquin andrea

Juan Carlos Artázcoz Sanz jauna

KIDEA

ORDEZKOA

ADMINISTRAZIOA

Garapen Ekonomikoa

SODENA

Pilar Irigoien Ostiza andrea

Luis Goñi Navarro jauna

KIDEA

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa

Roberto Elizalde Montoya jn.

KIDEA

ORDEZKOA

Nafarroako Ganbera

José Andrés Palacios Ferrer jauna

Celia Poza Olaz andrea

KIDEA

ORDEZKOA

ANEL

Ignacio Ugalde Barbería jauna

Jara Calvo Rodríguez andrea

ORDEZKOA

UGT

Borja Paredes Alonso jauna

KIDEA

ORDEZKOA

ELA

Odei Olalde Arroyo jauna

Santiago López Borobia jauna

ORDEZKOA

LAB

Imanol Carrera Turrillo jauna

KIDEA

ORDEZKOA

NUKF

Juan Carlos Castillo Ezpeleta jn.

Berta Enrique Cornago andrea

KIDEA

ORDEZKOA

ADIZE

Antonio Diaz Martínez jauna

Dionisio Butrón Fernández jauna

ORDEZKOA

ANEG FERE - FED ACES

José Mª Zuza Itoiz jauna

II. ERANSKINA.–IZENDATUTAKO KIDEAK

KARGUA

ERAKUNDEA-ORGANIZAZIOA

IZEN-DEITURAK

Izendatutako kideak

KIDEA

ADMINISTRAZIOA

Eskubide Sozialak

Amaya Bengochea Carpena andrea

KIDEA

ORDEZKOA

ADMINISTRAZIOA

Garapen Ekonomikoa

Iñigo Arruti Torre jauna

Garbiñe Basterra Olóriz andrea

KIDEA

ORDEZKOA

ADMINISTRAZIOA

Garapen Ekonomikoa

SODENA

Iñaki Larraya Garayalde jauna

Luis Goñi Navarro jauna

KIDEA

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa

Miguel Angel Jamar Cormenzana jauna

KIDEA

ORDEZKOA

Nafarroako Ganbera

Celia Poza Olaz andrea

José Andrés Palacios Ferrer jauna

KIDEA

ORDEZKOA

ANEL

José Antonio Molina Apezteguía jauna

Lucas Álvarez Vega jauna

ORDEZKOA

UGT

Isabel Fernández Pan andrea

KIDEA

ORDEZKOA

ELA

Uxue Itoiz Lleida andrea

David Molina Azcona jauna

ORDEZKOA

LAB

Xabier Sorbet Mantxo jauna

KIDEA

ORDEZKOA

NUKF

Ladis Satrústegui Alzugaray jauna

Susana Castanera Gómez andrea

KIDEA

ORDEZKOA

ADIZE

Juan Carlos Ciria Fadrique jauna

Javier Gómez Arriola jauna

ORDEZKOA

ANEG FERE - FED ACES

Luis Agero Martínez de Artola jauna

Iragarkiaren kodea: F2412269