2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Aldaketa egituratzailea Udal Planeko 9. poligonoko 287. lurzatian (Igoan)
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 2ko 54E/2024 Foru Aginduaren bidez, onesten da behin betiko aldaketa egituratzaile bat, Udal Planeko 9. poligonoko 287. lurzatian (Igoan).
Hortaz, bidezkoa da araudia argitaratzea, bete beharrez apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikulua (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Basaburuan, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2412475