182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko abuztuaren 21ean hartua, zeinaren bidez izendatzen baita "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarreko kide ordezko bat, Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, 2017ko urtarrilaren 30ean, Nafarroako Foru Komunitatea "Akitania-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteari atxikitzeko hitzarmena izenpetu zuen, baita horren estatutuak ere.

Estatutu horien 9.1 artikuluak 18 kideko batzarra eratuko dela ezartzen du. Akitania Berria eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak modu parekidean hautatuko dituzte batzar horretako kideak. Lurralde bakoitzak 6 batzarkide titular eta, hala behar denean, 6 ordezko izendatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2023ko irailaren 27an eta 2024ko otsailaren 14an hartutako erabakien bidez, Nafarroako Foru Komunitateak aipatu batzarrean izanen dituen ordezkariak (titularrak eta ordezkoak) izendatu ziren.

Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuaren titularra aldatu da eta, beraz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Batzarrean dituen kide ordezko berri bat izendatzea, lehenago izendatu zena ordezteko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Ordezko kide hau izendatzea Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari izan dadin "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarrean:

Ordezkoa: Iñaki Xabier Martínez de Vírgala Lusarreta jauna, Pedro María Pellejero Goñi jaunaren ordez.

2. Erabaki hau interesdunei eta "Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Lehendakaritzari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2412467