1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
69/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Isabel Santana Sáenz andrea, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Ataleko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Isabel Santana Sáenz andrea, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Ataleko burua, 2024ko abuztuaren 18tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 31n.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2412145