2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Azpirotz-Lezaetako Hiri jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena
2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an, Azpirozko 4. poligonoko 21. lursaileko hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenaren iragarkia. Ainhoa Mitxaus Barberena andreak sustatu du plan hori. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, Larraungo Udalbatzak behin betiko onetsi du hiri-jarduketarako plan berezia 2024ko uztailaren 23an egindako batzarrean. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mugiron (Larraun), 2024ko uztailaren 24an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2411860