2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SANTAKARA
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Santakarako Udalean administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7. oinarria betez (deialdia onetsi zen Alkatetzaren 2024ko martxoaren 26ko ebazpen baten bidez, eta argitara eman zen 2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11n), oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen den izangaiaren alde; izan ere, izangai hori, probak gaindituta, bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen da, eta lanposturako baldintzak betetzen ditu.
–Úrsula Ayechu Napal. Administrari-ofiziala.
Deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.
Santakaran, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2412466