182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

27/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, Ana María Izco Aramendia andrea izendatzen duena Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 332E/2024 Ebazpenaren bidez, zerbitzu-eginkizun bat baimentzen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Ana María Izco Aramendia andreari, Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari izan dadin Nafarroako jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan.

Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

1. Ana María Izco Aramendia andrea izendatzea Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan eta 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 19an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

Iragarkiaren kodea: F2412192