182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 49. lurzatian. Behin betiko onespena

Legardako Udalak, 2024ko abuztuaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, 2. poligonoko 49. lurzatiaren lerrokadurari dagokiona. Helburua da Santa Ageda kalearen zabalera librea handitzea, kalearen punturik estuenean; horretarako, lurzati pribatutik bide bihurtuko den azalera konpentsatuko da lerrokadura berria ekialderantz luzatuz, lerrokadura horrek 2. poligonoko 49. lurzatiaren mugarekin berriro bat egiten duen punturaino. Legardako Udalak sustatu du xehetasun-azterketa hori.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Legardan, 2024ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2412168