2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte hezitzailea izendatzea
Iñaki Beaumont Echeverría izendatzen da Eguesibarko Udaleko gizarte-hezitzaile, lan-araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako, eta betetzen dituelako deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzak. Hortaz, plantilla organikoan 6.8 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Eguesibarko Udaleko alkatearen 2415/2024 Ebazpenaren bidez egin da izendapena, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen proposamenari. Hori dena, honako deialdi honen esparruan: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz.
2024ko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, zuzendua ebazpen hau eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2024ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2412257