182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

54E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Basaburuko Udal Planaren aldaketa (Igoan), 9. poligonoko 287. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa, Amaia Lasarte Ezkurrak sustaturik.

Basaburuko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Basaburuko (Igoa) 9. poligonoko 287. lurzatiaren puska baten sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzorua izatera igarotzeko, eta beste lur publiko batzuekin batera UB.10 unitatea mugatzea, etxebizitza bakartu bat eraikitzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 602E/2020 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da, aldekoa, ingurumenaren gaineko eraginik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2020ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Basaburuko Udal Planaren aldaketa (Igoan), 9. poligonoko 287. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa, Amaia Lasarte Ezkurrak sustaturik.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Basaburuko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 2an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2412107