1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
247E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroa jatorri deituraren baldintza-agiriaren aldaketa arrunta egiteko aldeko erabakia ematen duena eta argitara ematen duena.
Nafarroa jatorri deituraren (aurrerantzean, Nafarroa JD) Kontseilu Arauemaileak (IFZa: Q3171001E) Nafarroa JDaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egiteko eskaera helarazi zion, 2023ko urriaren 4an, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari (erregistro zenbakia: 2023/1345963). 2024ko martxoaren 8an, Kontseilu Arauemaileak hasierako eskaeran aurkeztutako dokumentazioa zuzendu zuen (2024/316874 erregistro-zenbakia). Eskaeraz gain, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baldintza-agiria eta izapidetzeko beharrezkoa zen dokumentazioa jaso zuen, 1308/2013 (EB) Erregelamenduarekin eta haren ondorioz emandako xedapenekin bat. Aldatzeko eskaeraren helburua da ardogintzarako mahatsen barietate berriak sartzea Nafarroa jatorri deituraren baldintza-agirian, hain zuzen, honako hauek: GARNATXA GORRIA eta ONEKA.
Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren apirilaren 9ko 80E/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko maiatzaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), argitara eman zen Nafarroa JDaren baldintza-agiria aldatzeko eskaera.
Ebazpen horren bidez, aurka egiteko Espainiako prozedurari ekin zitzaion, eta jendaurreko aldia ireki zen –bi hilabete–, bat etorriz martxoaren 7ko 149/2014 Errege Dekretuaren artikulu bakarraren laugarren puntuan ezarritakoarekin. Errege dekretu horrek urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen du (1335/2011 Errege Dekretua, jatorri deitura babestuei eta adierazpen geografiko babestuei Europar Batasuneko erregistroan izena emateko eskabideak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura arautzen duena).
Epe hori 2024ko uztailaren 29an amaitu zen, eta ez zen aurkakotzarik aurkeztu. Hori dela eta, amaitutzat ematen da atariko prozedura hori, eta, ondorioz, bidezkoa da Nafarroa JDaren baldintza-agiria aldatzearen aldeko erabakia ematea.
2024ko uztailaren 29an (2024/1000479 erregistro-zenbakia), Nafarroa JDaren Kontseilu Arauemaileak beste eskaera bat aurkeztu zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Nafarroa Jatorri Deituraren baldintza-agiriaren beste aldaketa arrunt bat eskatzeko. Aldatzeko eskaera honetan datza: prentsaketa sartzea ardo gorria egiteko praktikatzat, odolusteaz gain; ardo gorria egiteko, barietate beltzen erabileraren ehunekoa %100etik %85era murriztea; eta hektareako 32 hektolitroko gehieneko errendimendua mugatzea mahats beltzezko muztioaren odolustearen sistemaren bidez ardo gorria egiteko.
Egindako eskaerak aldatutako baldintza-agiria eta aldatutako dokumentu bakarra jasotzen ditu, bai eta baldintza-agiriaren aldaketa arrunt bat izapidetzeko behar den dokumentazioa ere, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko apirilaren 11ko 2024/1143 (EB) Erregelamenduarekin. Izan ere, erregelamendu hori ardoen, edari hordigarrien eta nekazaritzako produktuen adierazpen geografikoei, eta espezialitate tradizional bermatuei nahiz nekazaritza produktuen kalitate araubideari buruzkoa da, eta haren bidez aldatzen dira 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) erregelamenduak eta indarrik gabe uzten da 1151/2012 (EB) Erregelamendua.
Batzordearen 2018ko urriaren 17ko 2019/33 (EB) Erregelamendu delegatuak 1308/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du jatorri-deiturak babesteko eskaerak izapidetzeko prozedurei, aurka egiteko prozedurei eta baldintza-agirien aldaketei dagokienez.
Batzordearen 2018ko urriaren 17ko 2019/34 (EB) Betearazpen Erregelamenduak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu, jatorri-deituren baldintza-agiria aldatzeko eskaerei dagokienez, besteak beste.
Nafarroa JDaren ekoizpena Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremura mugatzen da, eta, beraz, haren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio ebazpen hau emateko eskumena, urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezartzen den moduan. Errege dekretu horren bidez, jatorri deitura babestuei eta adierazpen geografiko babestuei Europar Batasuneko erregistroan izena emateko eskabideak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura arautu zen, eta geroago martxoaren 7ko 149/2014 Errege Dekretuakaldatu zuen.
Eskaera behin ebaluatu ondoren, egiaztatu da Nafarroa JDaren Kontseilu Arauemaileak betetzen dituela eskatzaile izateko 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritako baldintzak, eta aldaketa arrunterako aurkeztu duen eskaerak betetzen dituela aipatu erregelamenduaren 24. artikuluko baldintzak, bai eta Batzordearen 2019/33 (EB) Erregelamendu delegatuaren 17. artikuluan ezarritakoak ere.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroa JDaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia ematea eta argitara ematea (eskaera 2023ko urriaren 4an aurkeztu zen), egiaztatu baita betetzen direla 1308/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta haren ondorioz emandako xedapenak.
2. 2024ko uztailaren 29an aurkeztutako Nafarroa JDaren baldintza-agiriaren aldaketa arruntari buruzko aldeko erabakia ematea eta argitara ematea, 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.
3. Produktuaren baldintza-agiria eta dokumentu bakarra, beteta, webgune honetan argitaratu dira:
https://www.navarra.es/eu/nekazaritza-eta-abeltzaintza/nekazaritzako-elikagaien-kalitatea/jatorrizko-deitura-babestuak
4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroa JDaren Kontseilu Arauemaileari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Kalitate Berezituaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 21ean.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F2412511