182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DONEZTEBE

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Onesten da lan-kontratudun finko gisa kontratatzea M.ª Claudia Garrido Martinez eta Raquel Irazoqui Echeverría, Doneztebeko Udalaren zerbitzura, garbitzaileen 2 plaza betetzeko. Onespen hori egin da alkatearen abuztuaren 19ko 115/2024 Ebazpenaren bidez. Hori dena, jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenari, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Alkate udalburuaren 2022ko azaroaren 25eko 177/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2024ko abuztuaren 20an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2412276