2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Alkatetzaren 2024-0738 Dekretua, zeinaren bidez deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionarioak izendatzen baitira administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko.
Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari laguntzailearen lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia argitara eman zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).
Maiatzaren 29ko 2023-0507 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, deialdiko behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea toki-erakundearen zerbitzuko funtzionario, administrari laguntzailearen lanpostuan aritu daitezen: María Aránzazu Jiménez Moreno eta Sonia Francoy Izal.
2. Administrari laguntzailearen lanpostu hutsak esleitzea, jarraian zehazten den bezala:
Izen-deiturak: María Aránzazu Jiménez Moreno.
Lanpostua: 1-07.
Maila: D.
Araubide juridikoa: funtzionarioa.
Lanaldia: osoa.
Izen-deiturak: Sonia Francoy Izal.
Lanpostua: 1-08.
Maila: D.
Araubide juridikoa: funtzionarioa.
Lanaldia: osoa.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 16an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).
Izendatu batek egun horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko langile funtzionario/lan-kontratudun finko izateko.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2412554