2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30an, argitaratu zen 2022ko abenduaren 14ko 578. alkatearen ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Lesakako Udaleko alkateak 509/2024 Ebazpena eman du, Pedro Apezteguia Alzugaray jauna funtzionarioa izendatuz, zerbitzu anitzetako ofiziala/basozaina lanpostuan aritzeko-C maila (plantilla organikoa 7. zenbakia duena).
Lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko irailaren 9an izanen da.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lesakan, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2412545