1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
351/2024 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Zizur Txikiko "Miravalles-El Redín" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, haren instalazioak aldatu egin direlako eta, ondorioz, espazioen erabilera eta xedea ere aldatu direlako.
Egoitza Zizur Txikian eta Iruñean duen "Miravalles-El Redín" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den "Fomento de Centros de Enseñanza, SA" entitatearen legezko ordezkariek eskatuta instruitu den espedientea aztertu da; haren xedea da ikastetxearen instalazioen aldaketa baimentzea, bi egoitzetako espazioen erabileran edo xedean izandako aldaketarengatik. Zehazki, hauek dira aldaketak: batetik, Iruñeko egoitzako Lehen Hezkuntzako hiru unitate Zizur Txikiko egoitzara eramatea, eta hortaz, 30 unitate egotea Zizur Txikian eta 6 unitate Iruñean, Zizurko egoitzan Lehen Hezkuntzako eskaintza pixkanaka sendotu nahi baita 2026-2027 ikasturteari begira; bestetik, berrantolatzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko unitateen banaketa bi egoitzen artean, DBHko 1. eta 2. mailako taldeak Zizurren bilduta eta 3. eta 4. mailakoak, berriz, Iruñean, eta, azkenik, Batxilergoa Iruñean bakarrik eskaintzea, horrela, etapa horietan matrikula mistoa lortzeko, 2024-2025 ikasturtetik aurrera.
Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikulutik 19. artikulura ezarritakoaren ondorioz,
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBAZTEN DUT:
1. Iruñeko eta Zizur Txikiko "Miravalles-El Redín" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak duen baimena aldatzea, haren instalazioak aldatu egin direlako eta, ondorioz, espazioen erabilera ere aldatu delako ikastetxearen bi egoitzetan (ikastetxearen kodea: 31008581).
2. Baimendutako gehieneko osaerak lehen bezala segituko du; osaera horren bi egoitzen arteko banaketa, Lehen Hezkuntzan egindako aldaketaren ondorioz, honako hau izanen da:
–Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 18 unitate; gehienez ere 450 ikaspostu, guztiak Zizur Txikiko egoitzan.
–Lehen Hezkuntza: 36 unitate, gehienez ere 900 ikaspostu: 30 unitate, gehienez ere 750 ikaspostu, Zizur Txikiko egoitzan, eta 6 unitate, gehienez ere 150 ikaspostu, Iruñeko egoitzan.
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 24 unitate, gehienez ere 720 ikaspostu: 12 unitate, gehienez ere 360 ikaspostu, Zizur Txikiko egoitzan, eta 12 unitate, gehienez ere 360 ikaspostu, Iruñeko egoitzan.
–Batxilergoko "Zientziak eta Teknologia" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak: 10 unitate, gehienez ere 350 ikaspostu, Iruñeko egoitzan.
3. Baimenaren aldaketak 2024-2025 ikasturtearen hasieratik izanen ditu ondorioak.
4. "Miravalles-El Redín" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren datuak, Hezkuntza Departamentuaren Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratu direnak, hauek dira:
–Ikastetxearen kodea: 31008581.
–Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
–Berariazko izena: "Miravalles-El Redín".
–Helbidea: Belzeta ibilbidea 31, eta Vergel kalea 8.
–Herriak: Zizur Txikia eta Iruña.
–Udalerriak: Zizur eta Iruña.
–Titularra: Fomento de Centros de Enseñanza SA.
–Ematen dituen irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, Zientzien eta Teknologien eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitateetan.
–Baimendutako gehieneko osaera:
- Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 18 unitate, gehienez ere 450 ikaspostu, guztiak Zizur Txikiko egoitzan.
- Lehen Hezkuntza: 36 unitate, gehienez ere 900 ikaspostu: 30 unitate, gehienez ere 750 ikaspostu, Zizur Txikiko egoitzan, eta 6 unitate, gehienez ere 150 ikaspostu, Iruñeko egoitzan.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 24 unitate, gehienez ere 720 ikaspostu: 12 unitate, gehienez ere 360 ikaspostu, Zizur Txikiko egoitzan, eta 12 unitate, gehienez ere 360 ikaspostu, Iruñeko egoitzan.
- Batxilergoa, "Zientziak eta Teknologia" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak: 10 unitate, gehienez ere 350 ikaspostu, Iruñeko egoitzan.
5. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 4. atalean jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan.
6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.
8. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 14an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2412537