1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3123/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira kalifikazio-epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1786/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 2864/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Behin jasota Erroko Langileen Batzordeak egin duen proposamena, langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak izendatzeari buruzkoa, bidezkoa da horien izendapena egitea, aipatu deialdi horretan kalifikazio-epaimahaiko kide izan daitezen.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea kalifikazio-epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikide, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian: Ana María Urdánoz Tabuenca andrea, epaimahaikide titular gisa, eta Ana Carmen García del Pozo Aguirre andrea, epaimahaikide ordezko gisa.
2. Ebazpen hau epaimahaiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2412698