182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

368/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Cordovillako "Adériz" Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua irekitzeko eta abian jartzeko.

Ikusita "Civitas Navarra" Hezkuntza Elkarteak (IFKa: G71501670; helbidea: Urbi ibaia 75, 31620 Gorraitz) aurkeztutako eskabidea, zeinaren bidez eskatzen baita "Adériz" Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua 2024-2025 ikasturtetik aurrera irekitzeko eta abian jartzeko. Hain zuzen, ikastetxea Cordovillako Traselarre kaleko 1 zenbakian dauden eraikinetan kokatuko da. Halaber, eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak ikusi dira.

Ikusita Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 257/2024 Ebazpena, zeinaren biez adierazten baita proiektua bat datorrela Cordovillako Traselarre kaleko 1 zenbakian dauden eraikinen egokitzapen-planoarekin, udalerri horretan "Adériz" Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua hartzeko.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako aldeko txostenak ikusirik.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen ekainaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren II. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Cordovillako "Adériz" Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua 2024-2025 ikasturtetik aurrera irekitzeko eta abian jartzeko.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko diren zentroaren datuak honako hauek dira:

–Ikastetxearen titularra: "CIVITAS NAVARRA" HEZKUNTZA ELKARTEA (IFKa: G71501670).

–Ikastetxearen kodea: 31015169.

–Izen generikoa: Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: "Adériz".

–Helbidea: Traselarre kalea 1, 31191 PKa.

–Herria: Cordovilla.

–Udalerria: Galar zendea.

–Baimendutako irakaskuntzak: Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

–Baimendutako gehieneko osaera: Lehen Hezkuntzako 6 unitate (150 ikaspostu guztira) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 6 unitate (180 ikaspostu guztira).

3. Titularrari gogoraraztea altzariak eta ekipamendua jarduera hasi aurretik jarri behar dituela ikasgeletan eta ikastetxeko beste espazio batzuetan, eta irakaskuntza-jarduerak garatzen diren espazio guztiek eta liburutegiak informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako sarbidea izan beharko dutela, ikaspostuen kopuruari egokitutako kantitatean eta kalitatean, eta gaitasun desberdinak dituzten ikasleen ingurune digitaletarako irisgarritasuna bermatu beharko dela.

4. Titularrari gogoraraztea ezen, eskolaren konfigurazioan aldaketaren bat egiteko, horren ondorioz ebazpen honen 2. atalean ezarritako erregistro datuak eta instalazioak aldatzen badira, Hezkuntza Departamentuari horren berri eman beharko zaiola, bat etorriz uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezarritakoarekin (251/1992 Foru Dekretua, Nafarroan araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeak baimentzeko prozedura arautzen duena).

5. Adieraztea baimena iraungitzeko edo errebokatzeko, aipatutako foru dekretuaren IV. tituluan jasotako kasuetan eta bertan ezarritako prozedura jarraitzen ahalko dela.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta interesdunari jakinaraztea ezen haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura.

8. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 27an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2412707