182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Alkateordea izendatzea

Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du:

Alkatetzaren 66/2024 Ebazpena, uztailaren 31koa, Otsagabiko alkate udalburu Mikel Aoiz Iriartek emana, zeinaren bidez Carlos Felipe Gayarre Imizcoz izendatzen baita lehen alkateorde.

Alkateordeei dagokie alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura dagoenean kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte. Kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, alkatearen eginkizunak ezin izanen ditu hartu dagokion alkateordeak, baldin berariaz eskuordetzen ez bazaizkio. Alkatea udal-mugartetik kanpora badago 24 orduz baino gehiago, eskuordetzarik egin gabe, edo ustekabeko arrazoi batengatik ezin izan badu eskuordetzarik egin, alkateordeak edo dagokionak ordeztuko du eginkizun guztietan, eta horren berri eman behar die Osoko Bilkurako gainerakoei.

Era berean, bilkuretako aztergai batean esku hartu behar ez duenean, dagokion alkateordeak zuzenean ordeztuko du bilkurako burutzan.

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 46. artikulua, ezartzen baitu alkate udalburuak libreki izendatuko dituela alkateordeak (aipatutako errege dekretuaren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

1. Carlos Felipe Gayarre Imizcoz izendatzea Otsagabiko Udaleko lehen alkateorde.

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena interesdunari igortzea.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Otsagabian, 2024ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2412127