182. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SUNBILLA

Deialdia, bete dadin garbitzailearen lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bete gabe deklaratzea

Alkatetzaren urriaren 14ko 05/2022 Ebazpenaren bidez (argitaratu zen 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean), deialdi bat onetsi zen garbitzailearen lanpostu huts bat betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, zeina egiten baita babes harturik abenduaren 28ko 20/2021 Legea eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Oposizioko probak egitera ez da aurkeztu izangai bakar bat ere, deialdira onartutakoen behin betiko zerrendatik.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Bete gabe uztea honako deialdi honetako lanpostu hutsa, eta egintza guztiak baliorik gabe uztea: deialdia, bete dadin garbitzailearen lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, zeina egiten baita babes harturik abenduaren 28ko 20/2021 Legea (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Sunbillako Udalaren gardentasun atariko deialdiaren web-fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sunbillan, 2024ko uztailaren 9an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2412317