177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

78/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2024ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak ixteko, likidatzeko eta 2025eko ekitaldian irekitzeko arauak onesten dituena.

68/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, aldatzen duena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urtarrilaren 17ko 7/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez arauak ezarri ziren Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan laguntzak jasotzen dituztenek bete behar dituzten baldintzazkotasun indartua eta gizarte baldintzazkotasuna aplikatzeko, onuradun horiek Nafarroako Foru Komunitatean zuzeneko ordainketak eta landa garapenaren arloko urteko zenbait ordainketa jasotzen badituzte.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

84/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Cristina Figuerido Garmendia andrea izendatzen baita Iruñeko "Sanduzelai" Haur Eskolako zuzendari.

2329E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordearen osaera.

2345E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Iris Baztán Arrastia andrea, Mendillorriko OOLTko Laguntza Unitateko burua.

2346E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Ana María Mateo Cervera andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloko burua.

3236E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Pablo Lizarraga Diez de Ulzurrun jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoko buru, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aritzeko.

2784/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Gotzon Martínez Pitillas jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

2785/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Gemma Celis Rodríguez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, erdi mailako unibertsitate tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

2786/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, erdi mailako tituludunen (administrazioa) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

2787/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

2881/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta kontratazioa bidezkoa dela ezartzen baita, administrarien lanpostuetan aritzeko.

2911/2024 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta kontratazioa bidezkoa dela ezartzen baita, administrarien lanpostuetan aritzeko.

3019/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez atzemandako akats materialak zuzentzen baitira uztailaren 4ko 2624/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu baitziren eta ezarri baitzen kontratazioa bidezkoa zela, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu baitzitzaien.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2338E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, OOLTko medikuen 65 lanpostu huts, OOLTko laguntzako medikuen 2 lanpostu huts, LZAko medikuen 15 lanpostu huts eta LZBko medikuen 2 lanpostu huts. Horiek denak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

2788/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko komisarioen zortzi lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten da, eta, bestetik, ezagutzen proba egiteko eguna, ordua eta tokia finkatzen dira.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

55E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Untzitibarko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, Zorokiaingo lurzoru batzuen sailkapena aldatzeari buruzkoa (Untzitibarko 6. poligonoko 67. eta 68. lurzatiak eta 73. lurzatiaren puska bat), Javier Muñoz Claramunt jaunak sustaturik.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

40E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko laugarren edizioaren deialdia onesten duena, eta horren oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 761363.

297/2024 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako ikasle, irakasle eta langileek atzerrian prestakuntza-egonaldiak egiteko, 2025-2026 ikasturtean, Erasmus+ programaren esparruaren barruan. DDBN identifikazioa: 775517.

320/2024 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita laguntzak emateko udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2024-2025 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan esku hartzeko. DDBN identifikazioa: 765880.

357/2024 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita honako deialdi hau: Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2024-2025 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

6D/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena "Asociación de Transportistas Discrecionales de Mercancias y Viajeros Autopatrón, Pequeña y Mediana Empresa de Navarra (TRADISNA)" izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000280; lehengo gordailu zenbakia: 31/127).

1.7. BESTELAKOAK

347E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita hondakin-urak arazteko instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioa Los Arcosko udal-mugartean dago, eta haren titularra Jurramendiko Mankomunitatea da.

348E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita hondakin-urak arazteko instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioa Castejongo udal-mugartean dago, eta titularra Nafarroako Toki Azpiegiturak SA da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin biolineko irakaslearen lanpostu bat gehienez, Luis Morondo Udal Musika Eskolaren zerbitzura, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko tronpa irakaslearen lanpostu bat, gehienez, Luis Morondo Udal Musika Eskolaren zerbitzukoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin Saxofoi irakaslearen lanpostu bat gehienez, Luis Morondo Udal Musika Eskolaren zerbitzukoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

KASEDA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria

CASTEJÓN

Deialdia, egin daitezen sarrera-prozedurak, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Izendapenak

FALTZES

2023rako lan publikoaren eskaintza

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

FITERO

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuarena. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

LAKUNTZA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

LARRAGA

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

UHARTE ARAKIL

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostua. Hirugarren izendapen proposamen osagarria

VALTIERRA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto teknikoaren lanpostu huts bat. Izendapen proposamena

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen mendizain turistikoen 5 lanpostu, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzaile lanpostu bat, lanaldi osokoa eta B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta izangaien zerrenda bat osatzeko, sortzen diren ordezkapen, baja edo beharrei erantzuteko. Izendapena

IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal ordenantza, helburu duena gizalegezko jokaerak sustatzea eta espazio publikoak babestea. Behin betiko onespena

AZKARATEKO KONTZEJUA

Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

BAKAIKU

Aldaketa, UE-59 unitatea birzatitzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE-59 unitaterako. Behin betiko onespena

BURLATA

Aldaketa, honako ordenantza honetan: Udal ordenantza, hirigintza-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua arautzen duena. Behin betiko onespena

Birpartzelazio proiektua Udal Hirigintza Planaren APD-R2 unitatean. Hasierako onespena

CASCANTE

Ordenantza fiskala, kontribuzio bereziak arautzen dituena. Behin betiko onespena

UHARTE

Akats zuzenketa, 1. poligonoko 261. lurzatiko hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenean

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa, Irurtzungo Urbasa kaleko 4 zenbakian. Behin betiko onespena

UKAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 73. lurzatian. Behin betiko onespena

VALTIERRA

Herri-lurzatien desafektazioan atzera egitearen onarpena

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

"Urdalur-Irurtzun adar nagusia luzatzea (Etxarren-Irurtzun tartea)" izeneko proiektua. Informazio publikoa

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DEL CAMPO DE LA MEJANA DE SANTA CRUZ

Junta general extraordinaria