177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen mendizain turistikoen 5 lanpostu, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Mendizain turistikoen 5 lanpostu betetzeko deialdia argitara eman zen 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko buruak, 2024ko abuztuaren 9an emandako 25. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen puntuazio gehien lortu zuten izangaiak izendatzea eta lanpostua esleitzea. Izangaiak honako hauek dira: María Jose Ilincheta Ayarra, Silvia Iriarte Eseverri, Iñaki Arozarena Vicente, Adrián Iriarte Eseverri eta Bonifacio Adot Carretero.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena.

Ezkarozen, 2024ko abuztuaren 9an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2412042