1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2881/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta kontratazioa bidezkoa dela ezartzen baita, administrarien lanpostuetan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2955/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien 43 lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1865/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 26an.
Horren ondoren, Susana Monreal Uriarte andreak uko egin dio hautapen prozesuari.
Era berean, adierazi beharra dago ezen, proposatutako izangai batzuek, hots, Javier León Granel jaunak eta Guillermo Lizarrondo Martín de Vidales jaunak, epearen zenbaketa etetea eskatu dutela, ezinbesteko kausa alegatuta, aipatutako egoera desagertu arte.
Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrarien lanpostuetan aritzeko:
Desgaitasuna dutenentzako txanda.
APESTEGUI GOÑI, MARIA CRUZ
ECHEVERRIA ECHEVERRIA, JESUS FELIX
JIMENEZ NOGUERA, ITZIAR
Txanda irekia.
AGOS DIAZ, DAVID
ANGULO GARCIA, CARLOTA ISABEL
ARMENDARIZ ANDUEZA, AMAIA
ARMENDARIZ ANDUEZA, MARIA ANUNCIACION
BERUETE ESAIN, MARIA ISABEL
BLANQUET MUÑOZ, MARIA CARMEN
DELGADO CRESPO, STELLA
DIAZ VIEDMA, MARIA PAZ
EDERRA IRURE, SUSANA
ERDOZAIN SALON, SERGIO
GALERA COSO, GEMA
GARCIA HUARTE, MARIA SOLEDAD
IRIGOYEN QUEREJETA, MARIA JOSE
LATASA GARCIA, BEGOÑA
LOCIGA SANTOS, IKER XABIER
LUCIA GIMENO, MARIA ISABEL
MAIZA BEGUIRISTAIN, MARIA MERCEDES
MAULEON PRIETO, MARIA PALOMA
MENA MUR, MARIA INES
MENDAZA CLEMENTE, JOSE ANTONIO
MIR VALENCIA, M.ª JESUS
NUÑEZ IRIARTE, MIGUEL ANGEL
PERNAUT LERGA, KOLDO
PETRINA PIÑAL, MARIA PUY
SANTAMARIA ECHEVERRIA, JUANA MARIA
SANZ RUEDA, FATIMA ASCENSION
UNZU MARTINEZ, AINARA
VALLEJO SANGÜESA, MARIA DEL ROSARIO
YARNOZ TORRES, FRANCISCO JAVIER
ZABALA RAZQUIN, UXUA
2. Izangai hauek lanaldi partzialeko lan kontratu finkoarekin kontratatzea:
Desgaitasuna dutenentzako txanda.
BENGOA AURREKOETXEA, IRUNE
Txanda irekia.
GAINZA ERRO, MARIA PIA
LABRADOR GONZALEZ, MARIA ISABEL
LECEAGA BERANGO, MARIA ELENA
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda.
ELOSEGI MIGUELTORENA, RAQUEL
JULVE MOYATA, SAIOA
3. Javier León Granel jaunari eta Guillermo Lizarrondo Martín de Vidales jaunari dagokienez, epearen zenbaketa etetea, egiaztatutako ezinbesteko kausa desagertu arte.
4. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
5. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan, Profesionalen Zerbitzuan, oinarrizko osasun laguntzako talde bakoitzean, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuan edo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, izangai bakoitzari dagokionaren arabera.
Lanaldi partzialeko lan kontratu finkorako izangaiek dagokien kontratua sinatu beharko dute 2024ko urriaren 1ean, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuan edo Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 31200 Lizarra), bakoitzari dagokionaren arabera.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
6. Adieraztea María Elena Leceaga Berango andreak eta María Pía Gainza Erro andreak euskarazko jakite maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen dutela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.
7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
8. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
IZANGAIA | TXANDA | LANPOSTUAREN ZENBAKIA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | ARAUBIDEA | HERRIA |
Apestegui Goñi, Maria Cruz | Desgaitasuna | 64094 | Osasun Departamentua | Oinarrizko Osasun Laguntza | | | Funtzionarioa | Iruña |
Bengoa Aurrekoetxea, Irune | Desgaitasuna | 73051 | Osasun Departamentua | García Orcoyen ospitalea | | | O-NOZeko lan kontratudun finkoa, lanaldi partziala | Lizarra |
Echeverria Echeverria, Jesus Felix | Desgaitasuna | 63357 | Osasun Departamentua | García Orcoyen ospitalea | | | Funtzionarioa | Lizarra |
Jimenez Noguera, Itziar | Desgaitasuna | 60041 | Osasun Departamentua | Oinarrizko Osasun Laguntza | | | Funtzionarioa | Iruña |
Agos Diaz, David | Txanda irekia | 68902 | Osasun Departamentua | Berriozarko OOLT | | | Funtzionarioa | Berriozar |
Angulo Garcia, Carlota Isabel | Txanda irekia | 31462 | Hezkuntza Departamentua | Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia | | | Funtzionarioa | Iruña |
Armendariz Andueza, Amaia | Txanda irekia | 64060 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Armendariz Andueza, Maria Anunciacion | Txanda irekia | 62770 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Beruete Esain, Maria Isabel | Txanda irekia | 71787 | Osasun Departamentua | Buztintxuriko OOLT | | | Funtzionarioa | Iruña |
Blanquet Muñoz, Maria Carmen | Txanda irekia | 72572 | Osasun Departamentua | O-NOZeko Zerbitzu Zentralak | | | Funtzionarioa | Iruña |
Delgado Crespo, Stella | Txanda irekia | 6194 | Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua | NEZ: Tuterako Enplegu Agentzia | | | Funtzionarioa | Tutera |
Diaz Viedma, Maria Paz | Txanda irekia | 67074 | Osasun Departamentua | Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua | X | | Funtzionarioa | Iruña |
Ederra Irure, Susana | Txanda irekia | 64778 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Erdozain Salon, Sergio | Txanda irekia | 61199 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Gainza Erro, Maria Pia | Txanda irekia | 39034 | Hezkuntza Departamentua | Bera-Ricardo Baroja IP | X | E C1 | NGko lan kontratudun finkoa, lanaldi partziala | Ibiltaria/Erain IP Lesaka |
Galera Coso, Gema | Txanda irekia | 66717 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Garcia Huarte, Maria Soledad | Txanda irekia | 67548 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Irigoyen Querejeta, Maria Jose | Txanda irekia | 72573 | Osasun Departamentua | O-NOZeko Zerbitzu Zentralak | | | Funtzionarioa | Iruña |
Labrador Gonzalez, Maria Isabel | Txanda irekia | 72584 | Osasun Departamentua | Sarrigurengo OOLT | | | O-NOZeko lan kontratudun finkoa, lanaldi partziala | Sarriguren |
Latasa Garcia, Begoña | Txanda irekia | 70932 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Leceaga Berango, Maria Elena | Txanda irekia | 39035 | Hezkuntza Departamentua | Iruña-Eunate BHI | X | E C1 | NGko lan kontratudun finkoa, lanaldi partziala | Iruña |
Lociga Santos, Iker Xabier | Txanda irekia | 67752 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Lucia Gimeno, Maria Isabel | Txanda irekia | 68082 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Barañain |
Maiza Beguiristain, Maria Mercedes | Txanda irekia | 67780 | Osasun Departamentua | Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua | X | | Funtzionarioa | Iruña |
Mauleon Prieto, Maria Paloma | Txanda irekia | 60026 | Osasun Departamentua | Mendillorriko OOLT | | | Funtzionarioa | Iruña |
Mena Mur, Maria Ines | Txanda irekia | 68324 | Osasun Departamentua | Noaingo OOLT | | | Funtzionarioa | Noain |
Mendaza Clemente, Jose Antonio | Txanda irekia | 60770 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Mir Valencia, M.ª Jesus | Txanda irekia | 69098 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Elkano |
Nuñez Iriarte, Miguel Angel | Txanda irekia | 64184 | Osasun Departamentua | Corellako OOLT | | | Funtzionarioa | Castejón |
Pernaut Lerga, Koldo | Txanda irekia | 72232 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Elkano |
Petrina Piñal, Maria Puy | Txanda irekia | 69459 | Osasun Departamentua | Noaingo OOLT | | | Funtzionarioa | Beriain |
Santamaria Echeverria, Juana Maria | Txanda irekia | 69473 | Osasun Departamentua | Burlatako OOLT | | | Funtzionarioa | Burlata |
Sanz Rueda, Fatima Ascension | Txanda irekia | 71433 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Unzu Martinez, Ainara | Txanda irekia | 36574 | Hezkuntza Departamentua | Hezkuntza Zuz. Nag. | | | Funtzionarioa | Iruña |
Vallejo Sangüesa, Maria del Rosario | Txanda irekia | 71842 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | | | Funtzionarioa | Iruña |
Yarnoz Torres, Francisco Javier | Txanda irekia | 67075 | Osasun Departamentua | Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua | X | | Funtzionarioa | Iruña |
Zabala Razquin, Uxua | Txanda irekia | 68569 | Osasun Departamentua | Irurtzungo OOLT | | | Funtzionarioa | Lekunberri |
Elosegi Migueltorena, Raquel | Gen. indark. biktima | 39092 | Hezkuntza Departamentua | Tafalla-Marques de la Real Defensa IP | X | | NGko lan kontratudun finkoa, lanaldi partziala | Tafalla |
Julve Moyata, Saioa | Gen. indark. biktima | 72583 | Osasun Departamentua | Sarrigurengo OOLT | | | O-NOZeko lan kontratudun finkoa, lanaldi partziala | Sarriguren |
Iragarkiaren kodea: F2411836