2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FALTZES
2023rako lan publikoaren eskaintza
Faltzesko Udaleko alkateak, 2023ko azaroaren 27ko ebazpen baten bidez, 2023rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkion eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea). Hona hemen:
Lan publikoaren eskaintza, abenduaren 23ko 31/2022 Legean xedatutakoari jarraikiz onetsia (2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea), haren 20.Bi.2 artikuluan ezarritakoaren arabera:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDEA | MAILA | SARBIDEA |
3-08 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionarioa | D | Oposizio-lehiaketa |
3-09 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionarioa | D | Oposizio-lehiaketa |
3-10 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionarioa | D | Oposizio-lehiaketa |
Lan publikoaren eskaintza, lanpostu hutsen ordezte-tasari dagokionez (erretiratuak), abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bat artikuluan jasotakoaren arabera (2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa), eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko ordezte-tasa espezifikoari dagokionez, Lege beraren 20.4.4 artikuluaren arabera.
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDEA | MAILA | SARBIDEA |
3-02 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionarioa | D | Oposizioa |
1-06 | Administrari-ofiziala | Funtzionarioa | C | Oposizio-lehiaketa |
Faltzesen, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2412017