177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa, Irurtzungo Urbasa kaleko 4 zenbakian. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2024ko uztailaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Urbasa kaleko 4 zenbakiko xehetasun-azterketa, Urbasa 4ko bizilagunek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da, orok jakin dezan.

Irurtzunen, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2412019