177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

357/2024 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita honako deialdi hau: Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2024-2025 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak 2.3 artikuluan ezartzen duenez, musikako goi mailako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek diziplina horretako berariazko ikerketa zientifiko eta teknikoen programak bultzatuko dituzte, esparru horretan ezagutza sor eta heda dadin eta berrikuntza gara dadin. Horrez gainera, aditzera ematen du hezkuntzako administrazioek behar diren mekanismoak ezarriko dituztela ikastetxe horiek ikerlan zientifiko eta teknikoa egin ahal izan dezaten, edo hori egiteko euskarria eman dezaten.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 152/2024 Ebazpenaren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2024-2025 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

2024ko uztailaren 26an, argitara eman zen deialdira aurkeztutako proiektuen behin betiko zerrenda (sei proiektu), bai eta behin-behineko esleipenaren proposamena ere, bakoitzari emandako puntuazio eta guzti, deialdiaren atal bakoitzean lortutako puntuazioak adierazita.

Behin-behineko esleipen horren jendaurreko aldia bukatu ondoren, alegaziorik jaso ez denez, bidezkoa da ebazpen bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2024-2025 ikasturtean ikerketa proiektuak emateko.

Aztertu da Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena, non jasotzen baita 5 puntu edo gehiago eskuratu duten proiektuen artetik puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa proiektuentzako behin betiko esleipena.

Horrenbestez, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebaztea 2024-2025 ikasturterako.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle hauei ematea ikerketa proiektuak:

CLARA RICO OSÉS

MARÍA DEL PILAR FONTALBA JIMENO

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta www.nafarroa.eus barneko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora, bai eta interesdunei ere.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 22an.–Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendaria, Iraida Salaverri Nieto (hala ezartzen du Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 1ean eman 128/2023 Foru Aginduak, zeinaren bidez Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen baitira).

Iragarkiaren kodea: F2412480