2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LAKUNTZA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori Alkatetzaren azaroaren 10eko 64/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ekoan argitaratua); eta Alkatetzaren abuztuaren 22ko 51/2024 Ebazpenaren bidez onetsi da Lakuntzako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoko langile gisa kontratatzea musika eskolako lanpostuetan aritzeko:
Tronpeta: Ibai Toribio Onandia.
Perkusioa: Beñat Arce Ancín.
Akordeoia: Itsaso Munguia Garmendia.
Kitarra: Purificación Altzelai Iriarte.
Piano: Nagore Etxaburu Mateo.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lakuntzan, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2412472