177. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Amaitu da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozesua, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Orain, puntuazio onena lortu duten hautagaiek jakinarazi dute lanpostu hutsak hautatu dituztela, honako lanpostu hauei dagokienez: hiri-hondakin solidoen garraioko eta bilketako gidaria (4), konpostajeko teknikaria (1) eta zerbitzu anitzetako enplegatua (1). Izendapen proposamena erakundearen web-orrian argitaratu denez, eta deialdiko 10. oinarrian aipatutako dokumentazioa egiaztatu denez, bidezkoa da aipatutako lanpostuetarako izangaiak izendatzea eta lanpostuaz jabetzeko epatzea. Hala, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, mankomunitateko buruak honako hau EBATZI du:

1. David García Eguaras izendatzea Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, hiri-hondakin solidoen garraioko eta bilketako gidariaren lanposturako (D maila, lanaldi osoa).

2. Iker Esparza Rodrigo izendatzea Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, hiri-hondakin solidoen garraioko eta bilketako gidariaren lanposturako (D maila, lanaldi osoa).

3. Ángel María Vizcay Zalba izendatzea Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, hiri-hondakin solidoen garraioko eta bilketako gidariaren lanposturako (D maila, lanaldi osoa).

4. Joseba Vizcay Belzunce izendatzea Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, hiri-hondakin solidoen garraioko eta bilketako gidariaren lanposturako (D maila, lanaldi osoa).

5. Zeru Sarasola Puente izendatzea Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, konpostajeko teknikariaren lanposturako (D maila, lanaldi osoa).

6. Iosu Belascoain Belzunce izendatzea Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako (D maila, lanaldi osoa).

7. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluan azaldutakoari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

8. Ebazpen hau argitaratzea Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitatearen web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta adieraztea horren aurka honako hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Agoitzen, 2024ko abuztuaren 20an.–Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko burua, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2412224