93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

71/2025 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diena irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 25eko 253/2024 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deia egin zen irakasleentzako laguntza zentroetan (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan.

Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren arabera, zerbitzu eginkizun horiek bi ikasturte osoko iraupena izanen dute hasiera batean, eta 2025eko irailaren 1ean hasiko dira.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasleentzako laguntza zentroetan aholkulari edo zuzendari lanpostu batean zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Aholkulari postuan ari direnen kasuan, memoria hori zentroko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Zuzendari postuan ari direnen kasuan, memoria kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko du. Memoriaren balorazioa gai edo ez gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Horrenbestez, deialdi horretan adierazitako prozedura bukatu ondoren, eta hautapen organoak egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea ondoren adierazten diren irakasleei:

–Sheila Enciso Belloso andreari 31623 zenbakiko plaza, zuzendari lanpostuan, destinoa Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–David Fernández Pérez jaunari 39101 zenbakiko plaza, aholkulari lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Francisco Gamboa Zabalo jaunari 32504 zenbakiko plaza, aholkulari lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Eduardo García Jiménez jaunari 33322 zenbakiko plaza, zuzendari lanpostuan, destinoa Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Julen López Pagola jaunari 34701 zenbakiko plaza, aholkulari lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Juan Francisco Melgarejo Guerrero jaunari 32301 zenbakiko plaza, aholkulari lanpostuan, destinoa Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–María Eugenia Moneo Domínguez andreari 32304 zenbakiko plaza, aholkulari lanpostuan, destinoa Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Eguzki Nazabal Leiza andreari 31950 zenbakiko plaza, aholkulari lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Eneko Sueskun Muzas jauna 33512 zenbakiko plaza, aholkulari lanpostuan, destinoa Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

Zerbitzu eginkizun horiek 2025eko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

4. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2025eko apirilaren 22an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2505975