93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

71/2025 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoa esleitzen diena irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.

813/2025 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoratu aurreko kontratuen 2025-2026 ikasturterako deialdia onetsi eta haren gastua baimentzen da. Kontratuak Banco Santanderrekin batera finantzatuko dira.

821/2025 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

77E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Caparrosoko Udal Plan Orokorraren aldaketa, lurzoru urbanizaezinean eraikuntza-jarduerak arautzeko. Sustatzailea Caparrosoko Udala da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

564E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira, irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko, Oinarrizko Laguntza Materialerako Europako Plus Gizarte Funtsaren Programa ezarri eta gauzatu dezaten 2025-2028 aldian. Deialdiaren oinarri arautzaileak foru agindu honen I. eranskinean jaso dira. DDBN identifikazioa: 828888.

150/2025 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itunduetan hezkuntza berrikuntzako proiektuak egiteko deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 822489.

158/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan hezkuntza berrikuntzako proiektuak egiteko deialdia.

210E/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, lehiakortasuna hobetzeko laguntzen 2025eko deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 826089.

123E/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako laguntzen deialdia 2025. urterako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 827121.

874/2025 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industriaren Katedrak Gradu Amaierako Lan hoberenei lehen sari bat eta hiru bigarren sari emateko.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

59C/2025 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ardogintza industrien sektorerako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

65C/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Berrikilan SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

AKATSEN ZUZENKETA - 31C/2025 Ebazpena - NORDEX BLADES SPAIN SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa

JENDAURREKO INFORMAZIOA: iragarkia, Arabako ehungintzaren merkataritzaren sektoreko 2023-2026 urteetarako lan hitzarmen kolektiboa (01000365011981 kodea) Nafarroako ehungintzaren merkataritzaren sektorera hedatzeko prozedurari buruzkoa.

1.7. BESTELAKOAK

36/2025 FORU AGINDUA, 2025eko apirilaren 30ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Iruñerriko hiriko bidaiarien garraio erregularraren gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2025eko maiatzaren 6an, 8an, 14an eta 16an, 06:00etatik 08:30era, eta maiatzaren 24an eta 31n (larunbatak), arratsaldeko txandan, 13:50-15:15 orduetatik 23:00-23:30 orduetara, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako Enpresa Batzordeak deituta eginen den greba dela eta.

4958E/2025 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena Joko Aretoen Enpresaburuen Nafarroako Elkarteak (ANESAR Nafarroa) eskaturik jarri eta 115/2025 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea, eta balizko interesdunak epatzen dituena demandatu agertu ahal daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat. Errekurtso horretan aurka egiten zaie Nafarroako Foru Komunitateko Joko eta Apustuen Erregelamendu Orokorra onesten duen otsailaren 26ko 15/2025 Foru Dekretuaren 136.e) artikuluko azken tartekiari, 150.1d) eta 166.b) artikuluei, seigarren xedapen iragankorrari eta xedapen indargabetzaileko g) letrari indargabetutako xedapenaren 12. artikuluaren indarraldia mantentzeari dagokionez, bai eta horiekin bat datozen gainerako artikuluei ere.

120E/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Granja Los Alecos SLUk Irunberriko udal mugartean duen instalazioaren aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena oraingo aldagela mugikorren ordez beste aldagela batzuk jartzea (etxola mugikor modularrak), ez-funtsezkoa dela.

122E/2025 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Iruñeko udal mugartean garabiak eta hormigoi-makinak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena piezak garbitzeko nabe bat egitea eta biltegiko fatxada ixtea, ez-funtsezkoa dela. Instalazio horren titularra Liebherr Industrias Metálicas SA da.

123E/2025 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Lodosako udal mugartean ongarriak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa nabarmena. Jardueraren titularra Timac Agro España SA da.

124E/2025 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Funesko udal mugartean metalezko piezak pintatzeko dagoen instalazio baten aldaketa funtsezkoa. Instalazioaren titularra Selopin SLU da.

125E/2025 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Vianako udal mugartean alpeorujoa tratatzeko eta oliba-patsa lehortzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaiko bat instalatzea (500 kWn), ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Hacienda Ortigosa SL da.

126E/2025 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Artaxoako udal mugartean hondakinetatik abiatuta konposta fabrikatzeko dagoen instalazioan aldaketa nabarmen bat egiteko baimena. Instalazio horren titularra Ecofert Sansoain SL da.

127E/2025 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Irañetako udal mugartean dagoen umetarako zerramen ustiategi baten (titia kendu bitarteko zerrikumeen haztegia) aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena berokuntza sistema aldatzea (gas-galdararen ordez sistema elektrikoa jartzea) eta instalazioan sortutako hondakin berriak sartzea (150101, 150106, 180205 eta 160504 EHZ kodeak), ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Instalazioaren titularra Granja Dos Hermanas SA da.

130E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz egokitzen baita Carcarko udal mugartean etxeko hondakinen tratamendurako zentro bat, hondakin ez-arriskutsuen hondakindegi bat eta konpostatze-zentro bat hartzen dituen instalazioaren ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Servicios de Montejurra SA da.

Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. Egiarreta Limitada 771 NA ENSa inskribatzea.

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko EGA 6-XXVI. sektorean (Andosilla) lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

BERIAIN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (lorezaintzako eta mantentze-lanetako espezialitatea) oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta kalifikazio-epaimahaiaren osaera

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko (elektrizitateko eta iturgintzako espezialitatea) oposizio bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda eta kalifikazio-epaimahaiaren osaera

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (igeltserotzako eta pinturako espezialitatea) oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta kalifikazio-epaimahaiaren osaera

OLAZTI

Deialdia, Udalaren eraikin eta lokal publikoak garbitzeko lanpostu bat betetzeko lehiaketa-oposizio bidez. Onartuen behin betiko zerrenda, proben hasieraren eguna eta izendatu beharreko epaimahaikideen izendatzea

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Deialdia, kirol klubei eta elkarteei dirulaguntzak emateko, beren kirol jarduerak sustatu eta bultzatzeko 2025ean. Laburpena

ARANTZA

Arau Subsidiarioen aldaketa, UA-3 unitatean. Araudia

ARTAXOA

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Erregaien hornidura

BERRIOZAR

2025. urtean kultura, kirol, berdintasun, euskara eta jaietako jarduerak egiteko Berriozarko elkarteei diru-laguntzak emateko deialdiaren laburpena

BERTIZARANA

Bertizaranako tartean, "Bidasoko Bide Berdea egokitzeko lanak, Doneztebe, Bertizarana eta Elizondo arteko tartean" izeneko proiektua okupatu aurreko aktak egiteko deialdia

BURLATA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajea eta trastelekuak

CORELLA

Cierzo eta Argenzón mendietako herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak. Hasierako onespena

DONAMARIA

Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak. Ofiziozko berrikuspena

DONEZTEBE

Doneztebeko tartean, "Bidasoko Bide Berdea egokitzeko lanak, Doneztebe, Bertizarana eta Elizondo arteko tartean" izeneko proiektua okupatu aurreko aktak egiteko deialdia

GIRGILLAOKO KONTZEJUA

Ordenantza, arautzen dituena Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak. Hasierako onespena

IGANTZI

Jarduera-lizentzia ematea. Ostatu-jatetxea eta elkarte gastronomikoa

LEKUNBERRI

13. poligonoko 664. lursaileko hiri-jarduketako plan berezia behin betiko onartzea

LEOTZ

Deialdia, 2024-2025 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzena. Laburpena

Deialdia, dirulaguntza emateko, Tafallako kiroldegiko instalazioetan matrikulatzeko 2025ean. Laburpena

Deialdia, dirulaguntza emateko, udako igerilekuetako abonuak erosteko 2025ean. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko, garraio publikoa erabiltzeko eta taxi-bonuarendako, 2025ean. Laburpena

Deialdia, laguntzak emateko, herrietako festak egiteko 2025ean. Laburpena

LODOSA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

OTSAGABIA

Ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena

OIZ

Ordenantza, arautzen dituena instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak. Ofiziozko berrikuspen espedientea

ERRIBERRI

Jarduera-lizentzia ematea. Nekazaritzako makineriaren biltegia

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Elkarte gastronomikoa

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajeak eta trastelekuak etxebizitzen eraikin batean

ZANGOZA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Labore-biltegirako nabea

TUTERA

Deialdia, peñei eta bertzelako elkarte batzuei dirulaguntzak emateko, 2025eko herriko festak direla eta. Laburpena

ULTZAMA

Ultzamako udal kiroldegiko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen duen ordenantzaren 2. artikuluaren 4. atala aldatzea. Hasierako onespena

URROZ

3/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

OLLARAN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hilerria handitzea

ZIZUR NAGUSIA

Jarduera-lizentzia ematea. Garajea eta trastelekuak

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN NAFARROAKO ORDEZKARITZA

Iragarkia, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren Industria eta Energia Arlo Funtzionalarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera, eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera eta haren onura publikoa zehazki deklaratzekoa, energia elektrikoaren garraiorako Castejón-Muru Artederreta 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko aireko linearen aldaketarako, T-88 eta T-92 euskarrien arteko tartean, Tafallako udal mugartean, Nafarroako Foru Komunitatean

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

VALPERTUNAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta