93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

3/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2025eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Gastu berria:

–Leurtza Naturgunea SL eskualdatzea: 10.000,00 euro.

–Zaborrak: 450,00 euro.

–Azterketa eta lan teknikoak: 1.000,00 euro.

Gastu handiagoa:

–Genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa: 200,00 euro.

–Idazkaritzako gastuen transferentzia: 18.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 29.650,00 euro.

Urrozen, 2025eko apirilaren 22an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2505947