93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Udal honen 2025eko plantilla organikoa aldatzeko espedientearen jendaurreko epea iragan denez (Virgen de Jerusalén Zahar-egoitzako plantillari dagokionez), iragarkia argitaratu baitzen 2025eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n, eta Udalaren iragarki-taulan, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin. Hona hemen aldaketa:

ALDATU BEHARREKO LANPOSTUAK

19. lanpostua: garbitzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %75.

24. lanpostua (Hitz. 1): garbitzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %75.

25. lanpostua (Hitz. 2): garbitzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %75.

26. lanpostua (Hitz. 3): garbitzailea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %75.

BERRITIK SORTZEN DIREN LANPOSTUAK

31. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %65. Hutsik.

32. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %65. Hutsik.

33. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %65. Hutsik.

34. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %65. Hutsik.

35. lanpostua: gerokultorea. Maila: enpresa-hitzarmena. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi-araubidea: %65. Hutsik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2025eko apirilaren 26an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2506263