93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

564E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira, irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko, Oinarrizko Laguntza Materialerako Europako Plus Gizarte Funtsaren Programa ezarri eta gauzatu dezaten 2025-2028 aldian. Deialdiaren oinarri arautzaileak foru agindu honen I. eranskinean jaso dira. DDBN identifikazioa: 828888.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazio, partaidetza eta integrazioa sustatzea arlo guztietan (lan arloan, kulturan eta hezkuntzan); autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta gizarteak eta batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateek behar sozialak konpontzen parte har dezatela bultzatzea.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarte inklusioaren arloan bermatu gabeko prestazioen artean agertzen dira arlo horretan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak.

2022ko apirilaren 7an onartutako Lurraldearteko Kontseiluaren Osoko Bilkuraren Akordioan, gure herrialdean oinarrizko laguntza materiala emateko sistemaren garapenerako oinarriak ezarri ziren, Eskubide Sozialen Europako Zutabean eta EGF+ programaren 2021/1057 (EB) Erregelamenduan ezarritakotik abiatuta. Akordioak berme publikoa duen ikuspegi metodologiko bat jasotzen du; xedatzen du, batetik, hornidura zeharka egin behar dela, pertsonen duintasuna errespetatzen duten eta estigmatizazioa saihesten duten sistema normalizatuen bidez, eta, era berean, ukitutako pertsonen parte-hartze aktiboa bermatuz, berei eragiten dieten alderdi guztiei buruz erabakitzeko gaitasuna izanik, beren oinarrizko premien hornidura barnean hartuta; eta bestetik, xedatzen du laguntzarako neurriak abiaraztea, eta onartzen du funtsa autonomia erkidegoen eta hiri autonomoen artean banatzea.

Ondoren, Europako Batzordeak 2022ko abenduaren 9an «Oinarrizko Laguntza Materialerako EGF+ 2021-2027» (OINARRIZKO PROGRAMA) onartu zuen, berariaz gabezia materialari aurre egiteko, elikagaiak eta/edo oinarrizko laguntza materiala emanez egoera ahulenean dauden pertsonei, bereziki adingabeei, eta haiek gizarteratzeko laguntzarako neurriak ezartzeko.

Gabezia materiala AROPE tasaren azpiadierazleetako bat da, eta ondasun jakin batzuk eskuratzeko ezintasun derrigortuari egiten dio erreferentzia. Espainiarako emaitzek, EBko eta gainerako estatu kideetako batez bestekoarekin alderatuta, erakusten dute 2020an herrialdea atzealdeko postuetan zegoela, laugarren ehuneko handiena baitzuen, Bulgariaren (%32,1), Errumaniaren (%30,4) eta Greziaren (%28,9) ondoren; zehazki, urte horretan biztanleria osoaren %26,4 zegon egoera horretan (%25,6 gizonezko eta %27,2 emakumezko), eta, beraz, gora egin zuen 2019tik, urte hartan %25,3koa izan baitzen tasa. COVID-19aren ondorioak erakusten ditu horrek (Eurostat-SILC). Urtetik urterako igoera hori 2014-2019 aldian izandako murrizketaren %28 da, eta horrek agerian uzten du desoreka makroekonomikoen ondorioz pobreziako edo gizarte bazterketako egoerak jasateko erraztasuna. Zifrek erakusten dute COVID-19ak intentsitate handiagoz jo dituela egoera ekonomiko ahulenean dauden biztanle taldeak.

Zifretan, egoera horrek ukitutako biztanleria osoa 12.384.000 pertsona ingurukoa izan zen 2020an (Eurostat-SILC). Bestalde, Espainian, 2020an, Gabezia Material Larria (GML) %7ra igo zen, COVID-19ak lan merkatuan izandako eraginaren ondorioz, eta horrek esan nahi du %49ko igoera izan zela aurreko urtearekiko, Europar Batasuneko guztizkoaren igoera (%15) baino askoz handiagoa. Testuinguru berri horrek berekin ekarri du pertsona ahulenen diru sarrerak nabarmen murriztea, eta agerian utzi du zenbateko eragina izan duen pandemiak Espainian GMLko egoerak areagotzeko, EBko batez besteko igoera baino nabarmen gehiago handitu baita.

Datu horren arabera, Espainia da EBn GML tasa handiena duen zortzigarren herrialdea (Eurostat-SILC). Termino absolutuetan, 2020an 647.000 pertsona inguru bizi ziren Espainian GMLko egoeran guraso bakarreko etxeetan (mota horretako etxeetako pertsonen %6,5), eta 1.477.000 pertsona bizi ziren GMLko egoeran bi heldu eta mendeko adingabeak zituzten etxeetan (etxe mota horietako pertsonen % 14) (INEren Bizi-baldintzei buruzko Inkesta, eta Familiei buruzko Etengabeko Inkesta).

Gainera, tradizionalki, Espainia izan da haurren pobreziarako arrisku handiena izan duen herrialdeetako bat, epe luzerako babes sozialeko sareak nahikoak ez direlako, adingabeak dituzten etxe batzuetako gurasoen ahultasun ekonomikoa dela eta, eta lan merkatuaren gabeziak direla eta. Hori 2020an ikusi zen islatuta, haurren pobrezia areagotu egin baitzen Espainian, eta agerian geratu baitzen adingabeak ardurapean dituzten familiek gizarte bazterketa pairatzeko duten arriskua. Gainera, COVID-19aren pandemiak eragin handiagoa izan du haurrak bizi diren etxeetan.

Arau horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean bildutako aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten dituztenek edo haiek jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Bestalde, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketa printzipio gidari batzuk ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Konstituzioan jasotako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea egiazkoa eta eraginkorra izan dadin bizitzaren eremu eta etapa guztietan. Halaber, aipatu legeak eskatzen du dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berdintasun klausulak jaso daitezela.

Deialdi honen xedea da oinarri arautzaile batzuk ezartzea dirulaguntza baterako, oinarrizko programa osorik kudeatuko duen entitate bat hauta dadin, Oinarrizko gizarte zerbitzuek izapidetutako eskabide espedienteetatik abiatuta. Barnean hartzen du txartel elektronikoak erostea, elikagaiekin eta EGF+ funtsaren Erregelamenduko 2. artikuluaren definizioaren arabera "oinarrizko laguntza materiala" denarekin trukatzen ahalko direnak; bai eta txartel horiek banatzea ere, bai onuradunen artean, bai laguntzarako neurrietarako.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Ikusirik espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, zeinek adierazten baitute, hurrenez hurren, dirulaguntza hau ematea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak, Oinarrizko Laguntza Materialerako Europako Plus Gizarte Funtsaren Programa ezarri eta gauzatu dezaten 2025-2028 aldian. Oinarri arautzaileak foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.

2. 6.599.777,47 euroko kreditua erreserbatzea eta baimentzea. Hona hemen xehetasunak:

AURREKONTU PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

(eurotan)

901003 91600 4819 231613 EGF+ 21-27 OINARRIZKOA Oinarrizko laguntza materiala

2025

1.741.652,00

901003 91600 4819 231613 EGF+ 21-27 OINARRIZKOA Oinarrizko laguntza materiala

2026

1.764.968,00

901003 91600 4819 231613 EGF+ 21-27 OINARRIZKOA Oinarrizko laguntza materiala

2027

1.514.493,00

901003 91600 4819 231613 EGF+ 21-27 OINARRIZKOA Oinarrizko laguntza materiala

2028

1.578.664,47

Betiere ekitaldi horietako aurrekontuan horretarako nahikoa aurrekontu izendapenik baldin badago.

3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 24an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA.–2025-2028 ALDIAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN EREMUAN OINARRIZKO LAGUNTZA MATERIALERAKO EUROPAKO PLUS GIZARTE FUNTSAREN PROGRAMA EZARRI ETA GAUZATZEARREN IRABAZI ASMORIK GABEKO ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Xedea.

1. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak deialdi bat egin du irabazi asmorik gabeko entitateetarako, dirulaguntza emateko, Oinarrizko Laguntza Materialerako Europako Plus Gizarte Funtsaren Programa ezarri eta gauzatu dezaten 2025-2028 aldian. Horren helburua da programa bat finantzatzea, elikagaiekin eta oinarrizko laguntza materiala (elikadura eta higienea) deritzonaren barruan bildutako beste gai batzuekin trukatzen ahal diren txartel elektronikoz hornitzeko, seme-alaba adingabeak ardurapean dituzten familientzat, baldin eta pobrezia larriaren atalasearen azpitik badaude, Europako Batzordeak 2022ko abenduaren 9ko C (2022) 9405 azken betearazpen erabakiaren bidez onartutako Oinarrizko Laguntza Materialerako EGF+ programan (aurrerantzean, Oinarrizko Programa) ezarritakoaren arabera.

Proiektu guztiek genero ikuspegia jaso beharko dute, hala horiek prestatzean nola gauzatzean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko botere publikoek bete beharreko jarduketa-printzipioak Konstituzioan jasotako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea egiazkoa eta eraginkorra izan dadin Foru Komunitatean, bizitzaren eremu eta etapa guztietan.

Bigarrena.–Aurrekontu baliabideak.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 6.599.777,47 eurokoa da, eta horietatik 6.019.550,00 euro elikagaietan eta «oinarrizko laguntza materialean» sartutako gainerako produktuetan egindako gastuak ordaintzeko izanen dira; 158.858,97 euro laguntza teknikorako izanen dira; eta 421.368,50 euro laguntzarako neurrietarako erabiliko dira.

Laguntza teknikoaren eta laguntzarako neurrien gastuak diruz laguntzeko modukoak dira. Oroharreko zenbatekoa emanen da, honako hauen baliokidea: elikagaien gastuen %2,639 eta laguntza materialeko beste produktu batzuen gastuen %7,00.

Dirulaguntzaren zenbatekoa 2025erako aurrekontuko partida honi egotziko zaio: 901003 91600 4819 231613 EGF+ 21-27 OINARRIZKOA (PEP P-24/000690) Oinarrizko laguntza materiala; edo 2026, 2027 eta 2028rako Nafarroako Foru Komunitateko Aurrekontu Orokorretan horretarako gaituta dagoenari egotziko zaio, honela banakatuta, kreditu egokia eta nahikoa egotearen baldintzapean:

KONTZEPTUAK

2025 EKITALDIA
(euro)

2026 EKITALDIA
(euro)

2027 EKITALDIA
(euro)

2028 EKITALDIA
(euro)

GUZTIRA
(euro)

Elikagaien eta beste produktu batzuen erosketa

1.588.532,55

1.609.798,69

1.381.344,51

1.439.874,26

6.019.550,00

Laguntza teknikoa

41.922,18

42.483,40

36.454,38

37.999,01

158.858,97

Laguntzarako neurriak

111.197,28

112.685,91

96.694,12

100.791,20

421.368,50

Guztira

1.741.652,00

1.764.968,00

1.514.493,00

1.578.664,47

6.599.777,47

Foru agindu honen xede den dirulaguntza Europako Plus Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen da, Oinarrizko Laguntza Materialerako FSE+ Oinarrizko Programaren esparruan (CCI kodea: 2021ES05SFPR004), zeina Europako Batzordeak onartu baitzuen 2022ko abenduaren 9ko C (2022) 9405 azken betearazpen erabakiaren bidez.

Deialdi honetarako erabilgarri dagoen kreditua handitzen ahalko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren arabera. Dirulaguntzei dagokienez, hori aplikatzeko, ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat egitea, eta gehienez 1.200.000 euro gehitzen ahalko da, Europako Plus Gizarte Funtsaren Oinarrizko Laguntza Materialerako EGF+ Oinarrizko Programaren esparruan aurreikusitako diru-sarrera handiagoen kargura. Kopuru hori benetan gehitzeko, kreditu erabilgarria dagoela dioen aitorpena egin behar da, eta, hala badagokio, egin beharreko aurrekontu aldaketa onetsi behar da.

Hirugarrena.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

c) Helburu instituzional egokiak izatea, oinarri hauen xede diren jarduerak egiteko beren estatutuetan halakotzat jasota.

d) Dirulaguntzaren xedearen garapena bermatzeko behar besteko egitura eta gaitasuna izatea, eta esperientzia operatiboa egiaztatzea bazterketa egoeran dauden eta/edo Gabezia Material Larria duten pertsonei arreta ematen, eta elikagaiak edo txartel elektronikoak banatzen.

e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

f) Ez egotea dirulaguntzak eskuratzeko gaitasunaz gabeturik ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean edo zergei buruzko lege orokorretan ezarritakoaren arabera.

g) Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

Laugarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xederako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) 5. oinarrian deskribatzen diren jarduera eta elementu diruz lagungarrietarako egokiak izatea.

c) Programa 2025-2028 aldian garatzea, Departamentuak horretarako ezarritako prozedurarekin bat etorriz, alde batera utzi gabe Departamentuak gerora egiten ahal dituen hobekuntza-aldaketak, eraginkortasun handiagoa lortze aldera (III. eranskinaren arabera).

Dirulaguntza emateko ebazpenaren data hartuko da hasiera datatzat.

Bosgarrena.–Jarduera eta gastu diruz lagungarriak.

1. Dirulaguntza hau jasotzeak berekin dakartzan betebeharrak –dirulaguntzaren xede direnak– betetzeko, honako jarduera hauek egin beharko ditu entitate onuradunak:

a) Elikagaiekin eta Oinarrizko Laguntza Materialaren Programaren 2.1.1.2.1 atalaren arabera «oinarrizko laguntza materialtzat» jotako beste produktu batzuekin trukatzen ahal diren txartel elektronikoak eman behar dizkie ardurapean seme-alabak dituzten familiei, baldin eta programak ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta entitatera bideratuak izan badira, Departamentuak horretarako ezarritako prozeduraren arabera.

Txartelez hornitzeko azken eguna 2028ko abenduaren 31 izanen da, edo aurreikusitako aurrekontu kreditua agortu artekoa, hargatik eragotzi gabe egun horretara arte emandako edo berriz kargatutako txartelak familia hartzaileek geroago erabili ahal izatea, dagokion saldoa agortu arte edo, nolanahi ere, 2029ko martxoaren 31ra arte.

b) Txartelak gehienez hiru hilean behin kargatu behar dira, programarako ezarritako zenbatekoen arabera. Azken kargaren data ez da izaten ahalko 2028ko irailaren 30aren ondokoa.

c) Laguntzarako neurriak gauzatu behar ditu. OINARRIZKO programaren onuradun diren familia unitateek laguntzarako neurri hauetako bat jasoko dute, gutxienez, laguntza ematen den aldian eta laguntza ematea aitortzen denetik gehienez 6 hilabeteko epean:

–Eskura dauden gizarte baliabideei eta horietarako sarbideari buruzko informazioa jasoko dute.

–Gizarte-, hezkuntza- eta/edo osasun-baliabideetara bideratuak edo birbideratuak izanen dira.

–Gizarteratzera eta laneratzera bideratutako zerbitzuak, programak eta jarduerak jasoko dituzte zuzenean, hala nola eguneroko bizitzarako konpetentzia digitalak hobetzekoak edo enplegagarritasuna eta enplegu-bilaketa aktiboa hobetzekoak.

d) Txartelen erabileraren eta esleitutako zenbatekoen jarraipena egin eta egiaztatu beharko du.

e) Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatu beharko du, aurreko jarduerak gauzatzeko eta horien emaitzen jarraipena egiteko, bai eta oinarrizko programan sartutako adierazleen jarraipena egiteko ere, horretarako hainbat txosten eginez: aurrerapenari buruzko hiru hilean behingo txosten partzialak, urteko txosten bat, eta azken txosten bat, dirulaguntzaren exekuzio aldi osoaren ebaluazioa barnean hartzen duena.

f) Jarraipen sistema bat sortu eta aplikatu beharko du, hainbat aldagai kontuan hartuko dituena, hala nola txartelak igortzeko data, onuradunak, egindako gastua eta produktu taldeak, oinarrizko programan adierazitakoaren edo oinarrizko gizarte zerbitzuek gauzatutakoaren arabera.

g) Egindako eta ordaindutako gastuaren aldizkako ziurtagiria igorri behar dio Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari, foru agindu honen hamalaugarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

2. Diruz laguntzen ahal diren gastutzat hartuko dira dirulaguntzaren xedearekin eta diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, eta entitate onuradunak jarduerak egiteko egin dituen gastuak, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik 2028ko abenduaren 31ra arte.

3. Gastu hau onartuko da: txartelen bidez elikagaiak eta beste produktu batzuk erosteagatiko guztizko gastua (igorpena, karga eta birkarga), eta laguntza teknikoaren eta laguntzarako neurrien gastuak. Azken horietarako, oroharreko zenbatekoa emanen da, honako hauen baliokidea: elikagaien gastuen % 2,639 eta beste produktu batzuen gastuen % 7,00.

4. Proiektuan aldaketak egiten ahalko dira, baldin eta proiektua gauzatzean proiektuaren garapena larriki aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak agertzen badira.

Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horien inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere lehenbailehen, diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

Seigarrena.–Eskabideak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak diruz laguntzeko eskabide bakarra aurkezten ahal du.

2. Eskabideak aurkezteko epea 10 egunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen Katalogoan eskuratzen ahal baita (https://www.nafarroa.eus). Ez dira izapidetzeko onartuko lehen adierazitako bideetatik aurkezten ez diren eskabideak, eta ez dira baloratuko aipatutako helbidea erabiliz bidaltzen ez diren dokumentuak edo komunikazioak.

4. Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zazpigarrena.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskabide-orri orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera (eskaera telematika bidez eginen da):

A.–Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, erakusten duena entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek ez dutela inolako debekurik urratzen dirulaguntzen onuradun izateko (debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude) eta, orobat, ez direla zehatuak izan ez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, ezta zerga arloan ere.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.

a.6) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

a.7) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

a.8) Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia bada, edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Entitate eskatzaileek, nahi izanez gero, dirulaguntza eskaerarekin batera aurkezten ahal dute deialdi honen hamazazpigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez bada, dirulaguntza jasotzen duen entitateak hamar eguneko epea izanen du informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B.–Balorazioa egiteko dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, euskarri informatikoan aurkeztuta. Eredua interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (www.nafarroa.eus / Laguntzak, Bekak eta Dirulaguntzak) eta helbide elektroniko honetan: sincluss@navarra.es.

Memoriak gehienez 50 orrialde izanen ditu, eranskinak barne, denak ere Times edo Arial letraz idatziak, 11ko tamainaz eta lerroarte bakunarekin. Orrialde kopuru hori gaindituz gero, lehenengo 50 orrialdeetan agertutakoa baino ez da baloratuko. PDF formatuan aurkeztuko da.

b.2) Proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri grafikoak, ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen eskatutako dokumentuak aurkeztea horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak badira, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Aurreko paragrafoan ezarritakoari begira, dokumentazioaren bost urteko antzinatasuna errespetatuko da, kasuan kasuko espedientea bukatzen denetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariak adierazpen bat aurkezten ahal du inguruabar hori azaltzeko; entitateek pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik ez badute aldatu, alderdi horrek entitatearen estatutuetan frogatuta egon beharko du.

39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den espresuki interesdunaren aurkakotasuna jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen berariazko adostasuna ematea.

Zortzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskabideak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak eskuratzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskabideak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskabidean identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zazpigarren oinarriaren A apartatuko dokumentazioan akatsak edo hutsak daudenean.

c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozeinetan.

Bestelako kasuetan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagokionez, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Bederatzigarrena.–Balorazioa.

1. Eskabideak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jasotzeko aukera izateko, proiektuek gutxienez 65 puntu lortu beharko dituzte guztira. Horietarik 15 puntu, gutxienez, II. eranskineko "A" apartatuan lortu behar dituzte, eta 50 puntu, gutxienez, eranskin bereko "B" apartatuan.

Guztira puntuaziorik handiena lortzen duen entitatea izanen da dirulaguntzaren emakidaduna.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa bigarren oinarrian adierazitakoa izanen da.

4. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

Hamargarrena.–Alegazioen tramitea.

Instrukzio organoak proposamen-txostena eman aurretik, entitate interesdunei entzuteko tramitea egiten ahal da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari jarraikiz.

Hamaikagarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa bukatuta, eta aurkeztutako eskabideak ebazteko proposamena egin ondoren, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, erabiliz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: zer entitatek hartu duten parte eta zer entitate den dirulaguntzaren onuraduna; laguntza horren helburua, zenbatekoa, ordaintzeko nahiz justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskabideak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamabigarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamahirugarrena.–Dirulaguntzaren ordainketa.

1. Dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, dirulaguntzari dagozkion jarduerak egin ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntza honen entitate esleipenduna salbuetsita geratuko da bermea eratzetik, kontuan hartuta funtsak beharrezkoak direla dirulaguntzen xedea betetzeko; izan ere, elikagaien azken onuradunak gabezia materialeko egoeran dauden eta seme-alaba adingabeak dituzten familiak dira, eta elikagai horiek gizarte zerbitzu publikoetako profesionalen aginduz emanen dira.

2. Dirulaguntza honela ordainduko da:

–2025eko ekitaldian, lehenik, 2. oinarrian ezarritakoaren arabera ekitaldi horretarako esleitutako aurrekontuaren % 50 ordainduko zaio entitate onuradunari, dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren, eta gainerako % 50a entitateak gutxienez lehen ordainketaren % 75 justifikatu ondoren ordainduko zaio.

–Hurrengo ekitaldietan, ekitaldi bakoitzerako esleitutako zenbatekoaren % 50 ordainduko zaio lehenengo ordainketan, gutxienez aurreko urteko transferentzien % 90eko gastua justifikatu ondoren, eta urte horretako gainerako % 50a, berriz, entitateak gutxienez aurreko ordainketaren % 75 justifikatu duenean ordainduko da.

Hamalaugarrena.–Justifikazioa.

Justifikaziorako, honako hauek eginen dira: aurrerapenari buruzko txosten partzialak, urteko txostena, eta azken txostena, dirulaguntzaren exekuzio aldi osoaren ebaluazioa barnean hartzen duena.

1. Entitate onuradunak, eskabidearekin batera, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko du (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal da (www.nafarroa.eus), baita helbide elektroniko honetan ere: sincluss@navarra.es.

Orobat, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak edozein unetan eskatzen ahal du informazio osagarria proiektuaren bilakaerari buruz.

2. Txosten partzialek, urteko txostenek eta azken txostenak justifikazio kontuaren itxura izanen dute, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko dira. Hurrengo alderdi hauek jasoko dira:

a) Tarteko ordainketak eta/edo azken ordainketa egiteko txosten partzialak, dirulaguntza aurreratu ez bada:

a.1) Proiektuaren martxari eta gastatutako zenbatekoari buruzko txostena. Txosten horiek aurkezturik ere, proiektuaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira proiektua bukatutakoan.

a.2) Diruz lagundutako proiekturako egindako gastuen zerrenda, egindako erosketen frogagiriekin batera. Erosketetako bakoitzari buruz, gutxienez, honako datu hauek adieraziko dira: Txartelaren datuak, establezimenduaren identifikazioa eta erosketen azken zenbatekoa.

a.3) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.

a.4) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

a.5) Dirulaguntzaren bidez finantzatutako langileen zerrenda izenduna, laguntza teknikoa ematen dutenena eta laguntzarako neurrietako langileena, haien titulazio akademikoa zehaztuta, eta programari eskainitako dedikazioaren ehunekoa adierazita.

b) Urteko justifikazioa eta azken justifikazioa, behin proiektua bukatu ondoren:

b.1) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Programaren garapena.

–Emandako txartelak eta horien zenbatekoa. Elikagaiak erosteko gastua guztira.

–Azken hartzaileak diren pertsonen datuak:

  • Titular kopurua guztira, generoaren, adinaren, nazionalitatearen, bizitegi-bazterketako egoeraren eta desgaitasunaren arabera bereizita.

–Laguntza materiala jasotzen duten azken hartzaileen kopurua, guztira.

  • 18 urtetik beherakoen kopurua.
  • Emakume kopurua.
  • Desgaitasun-egoeran dauden hartzaileen kopurua, guztira.

–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik egindako deribazioen kopurua.

b.2) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa.

b.3) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, desbideratu dena adierazita.

b.4) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.

b.5) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

b.6) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.

b.7) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Aurreko puntuetan aipatutako agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira.

Hamabosgarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarren batzuk azpikontratatzen ahalko ditu dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo jardueraren zati bat gauzatzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Jarraipenerako eta laguntzarako neurriak aurrera eramateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte bazterketako egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen die lehentasuna entitate onuradunak, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Hala xedatzen baitu bere 28.3 artikuluan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko dokumentazioa eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea baldin eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori egiten duten enpresak.

Hamaseigarrena.–Entitate onuradunaren betebeharrak.

Entitate onuradunak honako betebehar hauek izanen ditu:

1. Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera eta aurkeztutako eta diruz lagundutako proiektuan hartutako konpromisoak betez, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak jartzea ere.

2. Laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hiru hilabeteko epean, oinarrizko laguntza materialerako txartel elektronikoz hornitzeko sistema bat martxan izatea, epe hori betetzea ezinezkoa dela behar bezala arrazoitu ezean.

3. Hiru hilean behingo aldizkako txostenak eta azken txostenak egitea, bai eta exekuzioaren jarraipena egiteko beste txosten batzuk ere, Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalak ahala eskatzen duenean, txartelak erabiltzeari buruzkoak, gauzatutako gastua egiaztatzeko tresna diren aldetik, daten, produktu-taldeen, lurraldearen edo dagokion emakida-ebazpenean zehazten diren beste kategoria batzuen arabera, eta Europako Gizarte Funtsaren Unitate Administratzaileak (UAFSE) ezarritako arauak eta epeak betez.

4. Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuan diharduten langileen artean izandako aldaketa guztiak, laguntza teknikoko langileei dagozkionak eta, bereziki, laneko bajak; baja hartutako langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztuko dira.

5. Diruz lagundutako proiektuaren onuradun den entitateak, proiektuaren zabalkundea eta publizitatea egiten duenean, dirulaguntza nork eman dion adieraztea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1.b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko ditu, bai eta EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) ERREGELAMENDUAREN 50. artikuluan ezarritakoa ere.

6. Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

7. Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

8. Justifikazio kontuak aurkeztea.

9. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

10. Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

11. Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza bat izatea diruz lagundutako proiektua gauzatzeko.

12. Lurralde estaldura eta txartelen hornikuntza ziurtatzea Nafarroako Foru Komunitate osoan, jarraipen eta laguntzarako lana egiteko teknikari egokiak edukita, gutxienez Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako arlo guztietan.

13. Kontrol sistema egoki bat aplikatzen dela bermatzea, egiaztatzeko azken onuradunek kutxan ordaintzen ahal dituzten produktuak hautatzen eta erosten dituztela. Hori establezimendu laguntzaileekin adostu beharko da aldez aurretik.

14. Txartelekin eskuratzen ahal diren produktuak oinarrizko programan ezarritakoarekin bat etortzea.

15. Alerta-sistema bat izatea txartelen erabilera desegokiaz ohartarazteko, blokeatzeko eta baliogabetzeko, bai eta iruzurraren eta faltsutzearen aurkako neurri egokiak izatea ere.

16. Txartelak OINARRIZKO programan titular gisa identifikatutako pertsonei ematea, eta pertsona horiek udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuek pertsona horiei hala dagokiela egiaztatu ondoren, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalak ezarritako prozeduraren arabera.

17. Behar diren sistemak izatea, bermatzeko familia onuradunek guztira jasoko duten diru kopurua onartutako zenbatekoarekin bat datorrela, oinarrizko programan zehaztutako gehieneko zenbatekoen arabera, eta laguntzaren onuradun izateko eskatutako baldintzak betetzen direla ziurtatu eta egiaztatu ondoren.

18. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

Hamazazpigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien % 20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro badira.

Foru lege horren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen konposizioa.

b) Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.

d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Galarazi gabe entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekartzen ahal dituen zehapenak, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari.

Hemezortzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Dirulaguntzaren ordainketa osoa edo partziala jasotzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, hartutako zenbatekoa osorik edo partez itzuli beharko da baldin eta proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Ez-betetzetzat joko da, proiektuan aurkeztutako konpromisoak eta betebeharrak betetzen ez badira.

3. Aurrekoa gorabehera, entitate onuradunak ia osorik betetzen baditu dagozkion betebeharrak eta frogatzen badu bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa edo dirulaguntzaren azken ordainketatik gutxitu beharrekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.

4. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretiazko administrazio baimena izan gabe.

–Azken justifikazioan ez-betetze formalak baino ez badira gertatzen, kontuan hartuko da zenbat egunez aurkeztu diren dagozkion dokumentuak epez kanpo, eskala honen arabera:

  • Egun baliodun batetik hamabostera bitarteko atzerapena: % 5eko murriztapena, gehienez.
  • Hamabost egun baliodunetik hogeita hamarrera bitarteko atzerapena: % 10eko murriztapena.
  • Hogeita hamar egun baliodunetik gorako atzerapena: % 20ko murriztapena.

5. Aurreko apartatuetan xedatutakoa galarazi gabe, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan xedatutakoari. Dirua itzultzea eskatzeko prozedura ebatzi beharko da hura hasten denetik 12 hilabeteko epean.

Hemeretzigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo presuntziozkoa) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

Hogeigarrena.–Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

Era berean, EBko araudi hau aplikatuko da:

a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1057 (EB) Erregelamendua, Europako Plus Gizarte Funtsa (EGF+) ezartzen duena eta indarrik gabe uzten duena 1296/2013 (EB) Erregelamendua.

b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamendua; horren bidez ezartzen dira Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsiziorako Funtsari eta Europako Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Funtsari buruzko xedapen komunak, eta funts horietarako eta Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugen Kudeaketari eta Bisen Politikari Finantza Laguntza emateko Tresnarako finantza arauak ere.

II. ERANSKINA.–BALORAZIO IRIZPIDEAK

A.–Egokitasun instituzionala (28,00 puntu).

a.1.

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(gehienez ere
10,00 puntu)

a.1.1.

Jardunean daramatzan urteak, erregistroko inskripzioaren arabera

(gehienez ere
4,00 puntu)

Urte bakoitza

0,10 puntu, urteko

a.1.2.

Bazkide kopurua:

(gehienez ere
1,00 puntu)

>300 bazkide

1,00 puntu

50 eta 300 bazkide artean

0,50 puntu

<50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitatean zuzendaritzako edo ardurako karguetan dauden emakumeen kopurua:

(gehienez ere
1,00 puntu)

% 50 eta hortik gora

1,00 puntu

% 20 edo gehiago baina % 50etik behera

0,50 puntu

% 20tik behera

0,00 puntu

a.1.4.

Entitatearen ezarpen geografikoa Nafarroan:

(gehienez ere
4,00 puntu)

3 egoitza edo gehiago hainbat biztanlegunetan banatuta

4,00 puntu

2 egoitza, bakoitza biztanlegune batean

2,00 puntu

Egoitza 1

0,00 puntu

a.2.

Gaitasun finantzarioa

(gehienez ere
9,00 puntu)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(gehienez ere
5,00 puntu)

Superabita (Diru-sarr. > Gast.)

5,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita % 10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -% 10]

1,00 puntu

Defizita % 10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzaketa-iturrien azterketa

(gehienez ere
4,00 puntu)

a.2.2.1 Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(gehienez ere
2,00 puntu)

Diru-sarrera guztien % 30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien % 15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.2.2.2 Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(gehienez ere
2,00 puntu)

4 finantzabide baino gehiago, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak

2,00 puntu

2 finantzabide baino gehiago, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarteratzearen arloan eta gabezia material larriak dituzten pertsonei arreta emateko arloan, elikagaiak edo elikagaiekin trukatzen ahal diren txartel elektronikoak banatzen

(gehienez ere
9,00 puntu)

a.3.1.

Azken 4 urteotako proiektu kopurua:

(gehienez ere
5,00 puntu)

Gizarte inklusiorako proiektu kopurua

0,50 proiektuko

Elikagaiak edo elikagaiekin trukagarriak diren txartel elektronikoak banatzeko proiektuen kopurua

2,00 proiektuko

a.3.2.

Entitateak kontrataturiko pertsonak

(gehienez ere
2,00 puntu)

Lanaldi oso bakoitzeko

0,50 lanaldiko

Lanaldi partzialak

0,10 lanaldiko

a.3.3.

"Auditoretza soziala" egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(puntu 1,00)

Bai

1,00 puntu

Ez

0,00 puntu

a.3.4.

Genero-berdintasunerako plan bat ezarria dute

(puntu 1,00)

Bai

1,00 puntu

Ez

0,00 puntu

B.-Proiektuaren kalitate teknikoa (72,00 puntu).

b.1

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(gehienez ere
50,00 puntu)

b.1.1

Oinarriak eta testuinguruaren ezagutza

(gehienez ere
10,00 puntu)

Oinarrizko Laguntza Materialaren programari dagokiona

5,00 puntu gehienez

Oinarrizko gizarte zerbitzuen egiturari dagokiona

5,00 puntu gehienez

b.1.2

Oinarrizko programa ezartzeko aurreikusitako jardueren deskribapen zehatza

(gehienez ere
10,00 puntu)

Txartel elektronikoz hornitzeko eta haiek emateko prozesua, eta produktuen erosketa eta txartelen erabilera kontrolatzeko eta egiaztatzeko sistema

4,00 puntu gehienez

Onuradunei txartelak banatzeko sistema

4,00 puntu gehienez

Koordinazio sistema

2,00 puntu gehienez

b.1.3

Laguntzarako neurrien deskribapen zehatza

(gehienez ere
10,00 puntu)

Zehaztasunez deskribatua eta programarekiko koherente

10,00 puntu

Ez dago zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Ez dago deskribatuta edo inkoherentea da

0,00 puntu

b.1.4.

Jarraipenaren eta egindako jardueraren datuak aztertzeko tresnen deskribapena

(gehienez ere
10,00 puntu)

Zehatz deskribatua

10,00 puntu

Ez dago zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Ez dago deskribatuta edo inkoherentea da

0,00 puntu

b.1.5

Lurralde osoan oinarrizko laguntza materiala aldi berean emateko gaitasun operatibo nahikoa, prestazioa eskuratzeko berdintasuna eta azkartasuna ziurtatuta

(gehienez ere
10,00 puntu)

Behar beste egiaztatua

10,00 puntu

Ez da behar beste egiaztatu

5,00 puntu

Ez da egiaztatu

0,00 puntu

b.2.

Proiektua garatzeko behar diren giza baliabideen eta baliabide material eta teknikoen analisia

(gehienez ere
22 puntu)

b.2.1.

Programari esleitutako giza baliabideen egokitasuna (kontratatutako talde profesionala baloratzen da: kopurua, profil teknikoak eta esleitutako funtzioak)

(gehienez ere
10,00 puntu)

Oso egokia

10,00 puntu

Egokia

7,00 puntu

Eskasa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Entitateak itzulpen zerbitzua izatea, bertako langileen bidez hizkuntza eta kultura aniztasunari erantzuteko

(gehienez ere
2,00 puntu)

Bai, badu

2,00 puntu

Ez du halakorik

0,00 puntu

b.2.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak, eta abar)

(gehienez ere
8,00 puntu)

Oso egokiak

8,00 puntu

Egokiak

5,00 puntu

Eskasak

2,00 puntu

Desegokiak

0,00 puntu

b.2.4.

Programa hobetzeko ekarpenak

(gehienez ere
2,00 puntu)

Kudeaketan berrikuntza- eta hobekuntza-elementu koherenteak sartzen ditu

2,00 puntu

Ez du hobekuntza-elementurik gehitzen

0,00 puntu

III. ERANSKINA.–OINARRIZKO PROGRAMAREN PROZEDURA

1. Oinarrizko gizarte zerbitzuek laguntza hori jasotzen ahal duten familia unitateak detektatzen eta baloratzen dituzte, horretarako ezarritako baldintzen arabera.

2. Oinarrizko gizarte zerbitzuek laguntza tramitatu eta eskabidea betetzen dute (deribazio fitxa).

3. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak izapidetutako proposamenak jasotzen ditu, aurrekontu erabilgarria badela egiaztatzen du eta oniritzia ematen du.

4. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak, aldian behin, izapidetutako eskabideak txartelen banaketa kudeatzen duen entitatera bidaltzen ditu.

5. Entitateak deribazioak jasotzen ditu eta pertsonekin harremanetan jartzen da, supermerkatu bat hautatzen dute adostuta, eta txartela entregatzeko hitzordua ere adosten dute.

6. Entitateak txartelaren hasierako karga egiten du eta, ondoren, birkargak, oinarrizko programarako ezarritako zenbatekoa kargatuz; zenbateko hori deribazio fitxan dago zehaztuta.

7. Entitateak aurrez aurre entregatzen du txartela, eta une horretan pertsonak txartela jaso izanaren agiria eta onarpena sinatzen ditu. Titularrari txartelaren erabilerari buruzko jarraibideak ematen zaizkio, eta txartelarekiko betebeharrak, erosteko aukerak, aukeratutako katearen supermerkatu sarea eta abar azaltzen zaizkio.

8. Entitateak aurreikusitako laguntzarako neurriak aurrera eramaten ditu, foru agindu honen bosgarren oinarriko c puntuaren arabera.

9. Entitateak txartelen erabileraren eta esleitutako zenbatekoen jarraipena eta egiaztapena egiten du; Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiarekiko koordinazioa lanak egiten ditu, eta aurrerapenari buruzko txostenak egiten eta ematen ditu.

10. Entitateak egindako eta ordaindutako gastuaren ziurtagiria igortzen dio Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari, foru agindu honen hamalaugarren oinarrian ezarritako arau eta epeen arabera.

IV. ERANSKINA.–TXARTELEN BALDINTZAK

1. Txartelek baliozkoak izan behar dute enpresak Espainian duen edozein dendatan, propioak zein frankiziak izan.

2. Txartelak erabilera pertsonalekoak eta besterenezinak izanen dira, eta alerta-sistema bat bermatu beharko dute, txartelaren erabilera desegokiaz ohartarazteko, blokeatzeko eta baliogabetzeko, bai eta iruzurraren eta faltsutzearen aurkako neurri egokiak ere. Txartelak aktibatzearen ondorioz sortzen diren datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, kontratua gauzatzeko epea bukatu ondoren, tratatutako datu pertsonalak suntsitu eginen ditu enpresak, eta entitate onuradunaren aurrean egiaztatuko du suntsitu egin direla.

3. Txartelak kargatzeko zenbatekoak desberdinak izaten ahal dira, Oinarrizko programan deskribatutako eskala kontuan hartuta, eta hilero eta/edo hiru hilean behin kargatzen ahalko dira, bai eta birkargatzeko unean eskuragarri dagoen saldoa metatu ere.

4. Kutxako kontrol sistemak hautematen badu programan baztertutako produkturen bat erosi dela, onuradunari jakinaraziko zaio produktu hori/horiek ezin dela/direla txartel horrekin erosi, eta pertsonak erabakiko du bere kontura ordaintzea edo produktua uztea.

5. Txartelarekin gorabeheraren bat gertatuz gero (galtzea, lapurtzea, iruzurrezko erabilera eta abar), entitate onuradunek jakinarazi ondoren, hornitzaileak txartela baliogabetu edo blokeatu egin beharko du. Txartelak oraindik saldoa badu, hornitzaileak entitate onuradunei jakinaraziko die, eta haiek ordezko txartela bidaltzeko eskatzen ahalko dute, txartelean geratzen zen saldoa kargatuta duela.

6. Erosketa bat ordaintzeko txartela erabiltzen den bakoitzean, honako hauek adieraziko dira kutxako tiketean: ordainbide horrekin ordaindutako zenbatekoa, geratzen den saldo erabilgarria, txartelaren zenbakia eta iraungitze data.

7. Txartelak ez dira inola ere diruarekin trukatzen ahalko.

Iragarkiaren kodea: F2506251