3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN NAFARROAKO ORDEZKARITZA
Iragarkia, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren Industria eta Energia Arlo Funtzionalarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera, eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera eta haren onura publikoa zehazki deklaratzekoa, energia elektrikoaren garraiorako Castejón-Muru Artederreta 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko aireko linearen aldaketarako, T-88 eta T-92 euskarrien arteko tartean, Tafallako udal mugartean, Nafarroako Foru Komunitatean
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen 1955/2000 Errege Dekretuaren 125., 126., 127., 131., 143., 144., 145. eta 146. artikuluetan, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean eta haren Erregelamenduan (1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren bidez onetsi zen) xedatutakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen dira aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera, eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera eta haren onura publikoa zehazki deklaratzekoa, energia elektrikoaren garraiorako Castejón-Muru Artederreta 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko aireko linearen aldaketarako, T-88 eta T-92 euskarrien arteko tartean, Tafallako udal mugartean, Nafarroako Foru Komunitatean.
Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen bederatzigarren xedapen iragankorrean eta 6. eta 34. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Red Eléctrica de España pertsona bakarreko sozietate anonimoak, esklusibotasunez garraio-sarearen kudeatzaile eta garraiolari den aldetik, energia elektrikoa garraiatzeko eginkizuna dauka esleituta, bai eta garraio-instalazioak eraiki, mantendu eta maniobratzekoa ere.
Eginkizun horiek betez eta energia elektrikoaren garraioari dagozkion helburuak benetan betetzeko, akordio bat izenpetu du Rover Infraestructuras enpresarekin, honako honekin lotuta: "Nafarroako 2010eko Plana, lehentasunezko jarduketa: Kantauri aldearen eta Mediterraneoaren arteko Abiadura Handiko Pasabidea. Castejón-Iruñerria tartea. Tafalla (H)-Tafalla azpitartea". Horrenbestez, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen 1955/2000 Errege Dekretuaren 154. artikuluan ezarritakoaren babesean, aldatu beharra dago energia elektrikoaren garraiorako Castejón-Muru Artederreta 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko aireko linea, T-88 eta T-92 euskarrien arteko tartean, Tafallako udal mugartean (Nafarroako Foru Komunitatean), aipatutako proiektuaren eta linea elektrikoaren arteko eragin eremua arautzeko. Aldaketaren ondorioz egungo linearen 782 metro desmuntatuko dira.
Eskatzailea: Red Eléctrica de España pertsona bakarreko sozietate anonimoa; egoitza soziala: La Moraleja, Alcobendas, 28109 Madril, Conde de los Gaitanes pasealekua 177.
Eskaeraren xedea: exekuzio proiekturako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera, eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera eta haren onura publikoa zehazki deklaratzekoa, energia elektrikoaren garraiorako Castejón-Muru Artederreta 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko aireko linearen aldaketarako, T-88 eta T-92 euskarrien arteko tartean, Tafallako udal mugartean, Nafarroan.
Organo eskudunak: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energia Politikaren eta Meatzeen Zuzendaritza Nagusia da aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateaz eta onura publikoa zehazki deklaratzeaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa.
Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala. Alegazioak arlo funtzional horri zuzenduko zaizkio, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan, helbide honetan: Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña.
Instalazioaren deskribapena: Energia elektrikoaren garraiorako Castejón-Muru Artederreta 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko aireko linea aldatuko da egungo T-88 eta T-89 euskarrien arteko baotik egungo T-91 eta T-92 euskarrien arteko baora arte, 1.775,04 metroko luzeran. Egungo trazaduratik kanpokoak, hau da, trazaduraren saihesbideak, 1.990 metroko luzera izanen du. Horrekin batera, egungo linearen 782 metro desmuntatuko dira. Hori guztia Tafallako udal mugartean, Nafarroan.
Honako hauek dira exekuzio-proiektuko instalazioaren ezaugarriak:
–Sistema: korronte alterno trifasikoa.
–Maiztasuna: 50 Hz.
–Tentsio nominala: 400 kV.
–Sareko tentsio gorena: 420 kV.
Goi-tentsioko linearen jatorria:
–T-88BIS euskarria, egungo T-88 euskarriaren eta desmuntatu beharreko T-89 euskarriaren artean proiektatu dena.
Goi-tentsioko linearen amaiera:
–T-91N euskarria, egungo T-91 euskarriaren eta desmuntatu beharreko T-92 euskarriaren artean proiektatu dena.
–Eroaleko zerbitzuko tenperatura maximoa: 85ºC.
–Garraiorako gaitasun termikoa zirkuitu bakoitzean:
- Udakoa: 2080 MVA/zirkuitua.
- Negukoa: 2440 MVA/zirkuitua.
–Zirkuitu kop.: 2.
–Eroale kopurua fase bakoitzeko: 3.
–Eroale mota: 402-AL1/52-A20SA EROALEA (LARL 455 CONDOR).
–Kable konposatuen (lurra-optikoa) kopurua: 1.
–Kable konposatuaren (lurra-optikoa) mota: OPGW TIPO I 48 F.O.
–Lurreko kable arrunten kopurua: 1.
–Lurreko kable arruntaren mota: 74-A20SA (AW 7Nº7 AWG).
–Isolamendua: Beira.
–Isolatzaileen kopurua amarratze-kateetan: 2 x 22.
–Euskarria: dorre metalikoak, sareta itxurakoak.
–Zimenduak: banakako zapatak.
–Lurrerako konexioak: uztai itxiak, deskarburatutako altzairuzkoak.
–Trazadura berriaren luzera: 1,99 km.
Ukitutako probintzia:
–Nafarroako probintzia: Tafallako udal mugartea (1,99 km).
Eraitsi beharreko egungo linea-tarteak, proiektu honen xede denak, honako ezaugarri nagusi hauek ditu:
–Sistema: korronte alterno trifasikoa.
–Maiztasuna: 50 Hz.
–Tentsio nominala: 400 kV.
–Sareko tentsio gorena: 420 kV.
Goi-tentsioko linearen jatorria:
–T-89 euskarria, desmuntatu beharrekoa, egungo T-88 euskarriaren eta desmuntatu beharreko T-89 euskarriaren artean proiektatu dena.
Goi-tentsioko linearen amaiera:
–T-91N euskarria, desmuntatu beharrekoa, desmuntatu beharreko T-90 euskarriaren eta egungo T-92 euskarriaren artean proiektatu dena.
–Eroaleko zerbitzuko tenperatura maximoa: 85ºC.
–Garraiorako gaitasun termikoa zirkuitu bakoitzean:
- Udakoa: 2080 MVA/zirkuitua.
- Negukoa: 2440 MVA/zirkuitua.
–Zirkuitu kop.: 2.
–Eroale kopurua fase bakoitzeko: 3.
–Eroale mota: 402-AL1/52-A20SA EROALEA (LARL 455 CONDOR).
–Kable konposatuen (lurra-optikoa) kopurua: 1.
–Kable konposatuaren (lurra-optikoa) mota: OPGW TIPO I 48 F.O.
–Lurreko kable arrunten kopurua: 1.
–Lurreko kable arruntaren mota: 74-A20SA (AW 7Nº7 AWG).
–Isolamendua: Beira.
–Euskarriak: dorre metalikoak, sareta itxurakoak.
–Zimenduak: banakako zapatak.
–Lurrerako konexioak: uztai itxiak, deskarburatutako altzairuzkoak.
–Desmuntatu beharreko linearen luzera: 0,782 km.
Ukitutako probintzia:
–Nafarroako probintzia: Tafallako udal mugartea (0,782 km).
–Proiektuaren aurrekontua, desmuntatzeko lana barne: 2.873.688,12 euro.
–Proiektuaren xedea: jatorrizko proiektuaren T-88 eta T-92 euskarrien artean proiektatutako tartea aldatzea, beharrezkoa baita Rover Infraestructuras eta Red Eléctrica enpresen artean adostutako eraikuntza-proiektuaren (Kantauri aldearen eta Mediterraneoaren arteko Abiadura Handiko Pasabidea. Castejón-Iruñerria tartea. Tafalla (H)-Tafalla azpitartea) eta energia elektrikoaren garraiorako Castejón-Muru Artederreta 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko aireko linearen arteko eragin eremua arautzeko.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.b) artikulutik 56.era bitartekoetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritakoaren arabera, instalazioen onura publikoa zehazki deklaratzeak berekin dakar, betiere, ukitutako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. eta 52. artikuluen ondorioetarako; deklarazioak, halaber, errege dekretu horren 158. eta 159. artikuluetan araututako zortasunak dakartza berekin.
Eskaeran jasota dago eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakatua. Eranskinean azaltzen da.
Argitalpen hau egiten da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan aurreikusitako jakinarazpenaren ondorioetarako.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta azter daitezen proiektua, lurzatietako planoak, eta hortaz, agiri tekniko guztiak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Merindadeen plaza, 31071 Iruña), aldez aurretik hitzordua eskatuta edo esteka honetan:
https://mpt.gob.es/eu/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html
Ukitutako udaletxean ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.
Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, arlo honi zuzenduta, Gobernuaren Ordezkariordetzaren Erregistro Orokorrean, edo Estatuko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es); aurkezten ahalko da, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.
Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera administrazio publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.
Jarraian, ukitutako zer ondasun eta eskubideren onura publikoaren deklarazioa beharrezkotzat jotzen duen eskatzaileak, horiexen zerrenda zehatza eta banakakoa jasotzen da:
CASTEJÓN-MURU ARTEDERRETA 1 ETA 2 ZIRKUITU BIKOITZEKO 400 KV-EKO AIREKO LINEA, T-88 ETA T-92 EUSKARRIEN ARTEKO TARTEA
Erakunde ofizialak informazio gisa sartuta daude.
Aireko lineak eta sarbideek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda
Tafallako udal mugartea (aireko tartea).
PROIEKTUKO LURZATIA | JABEA | KATASTROKO ERREFERENTZIA | POLIGONOA | LURZATIA | LURGAIN ZORTASUNA (m²) | SEGURTASUN EREMUA (m²) | ZORTASUNA, GUZTIRA (m²) | LURGAIN ZORTASUNA + SEGURTASUN EREMUA (m²) | LURGAIN ZORTASUN BERRIA + SEGURTASUN EREMUA (m²) | EUSKARRIAK | EUSKARRIEN ETA LURREKO ERAZTUNAREN AZALERA (m²) | MOZKETAREN AZALERA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | EUSKARRIKO SARBIDEA | BIDE ZORTASUNA (m²) | LUR MOTA |
1 | OJER, PUYALES, JULIO | 31227R03200843 | 32 | 843 | 3 | 50 | 53 | 2 | 51 | 0 | 0 | 0 | 273 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
2 | ESPARZA, OQUILLAS, FRANCISCO JAVIER | 31227R03200832 | 32 | 832 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 928 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
3 | ESPARZA, OQUILLAS, FRANCISCO JAVIER | 31227R03200839 | 32 | 839 | 0 | 11 | 11 | 0 | 11 | 0 | 0 | 0 | 0 | T–88BIS | 11 | Lehorreko alorra |
4 | ESPARZA, OQUILLAS, FRANCISCO JAVIER | 31227R03200838 | 32 | 838 | 2425 | 1471 | 3896 | 2082 | 1814 | T–88BIS | 224 | 0 | 1334 | T–88BIS | 281 | Lehorreko alorra |
4-1 | TAFALLAKO UDALA | 31227X03299999 | 32 | 92130 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | T–88BIS | 701 | Bidea |
5 | BONETA LAPITZ, JUAN IRAÑETA, MAÑERU, MARIA ANGELES | 31227R03200837 | 32 | 837 | 796 | 276 | 1072 | 0 | 1072 | 0 | 0 | 0 | 207 | T–88BIS | 1 | Lehorreko alorra, olibondoak eta almendrondoak |
6 | GARRO GORRIZ, ALICIA | 31227R03200835 | 32 | 835 | 1180 | 756 | 1936 | 0 | 1936 | 0 | 0 | 0 | 565 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
7 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK) | 31227R01900741 | 19 | 741 | 276 | 119 | 395 | 0 | 395 | 0 | 0 | 0 | 10 | T–88BIS | 27 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) |
8 | ARMENDARIZ, LIBERAL, PEDRO MARIA IRADIER, EGEA,MARIA PILAR | 31227R01900812 | 19 | 812 | 1345 | 551 | 1896 | 0 | 1896 | 0 | 0 | 0 | 2143 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
9 | ZULET BERRIO, MIKEL | 31227R01900813 | 19 | 813 | 2239 | 820 | 3059 | 0 | 3059 | 0 | 0 | 0 | 757 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
10 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (NAFARROAKO UBIDEA) | 31227R01900811 | 19 | 811 | 16 | 11 | 27 | 0 | 27 | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
11 | ADIF | 31227R01900731 | 19 | 731 | 3128 | 1249 | 4377 | 0 | 4377 | 0 | 0 | 0 | 1380 | 0 | 0 | Abiadura handiko trenbidea Tafalla-Arrizabalaga |
13 | MARTINEZ, AYERRA MARIA BLANCA NOAIN BEORLEGUI, JULIO | 31227R01900809 | 19 | 809 | 2979 | 1710 | 4689 | 0 | 4689 | T–89N | 236 | 0 | 1802 | T-89N | 485 | Ureztalurreko alorra |
14 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) | 31227R01900690 | 19 | 690 | 266 | 134 | 400 | 0 | 400 | 0 | 0 | 0 | 3 | T-89N | 34 | Bidea |
17 | OJER GOÑI, JULIO | 31227R01900765 | 19 | 765 | 7578 | 3327 | 10905 | 0 | 10905 | 0 | 0 | 0 | 2993 | T-90N | 675 | Ureztalurreko alorra |
18 | LIZASOAIN IRISO, MARIA CARMEN | 31227R01900766 | 19 | 766 | 14 | 104 | 118 | 0 | 118 | 0 | 0 | 0 | 470 | 0 | 0 | Ureztalurreko alorra eta mahastia |
19 | MARTINEZ ESAIN, CARLOS | 31227R01900767 | 19 | 767 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 33 | 0 | 0 | Ureztalurreko alorra |
20 | RUIZ BERIAIN, JAVIER MARIA | 31227R01900763 | 19 | 763 | 5939 | 2338 | 8277 | 0 | 8277 | T–90N | 289 | 0 | 1256 | T-90N | 216 | Ureztalurreko alorra |
20-1 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (NAFARROAKO UBIDEA) | 31227R01900682 | 19 | 682 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | T-90N | 47 | Ureztalurreko alorra |
20-2 | OJER GOÑI, JULIO ROMERO MARTINEZ DE ESPRONCEDA, MARIA JESUS | 31227R01900455 | 19 | 455 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | T-90N | 101 | Lehorreko alorra |
21 | OJER GOÑI, JULIO | 31227R01900761 | 19 | 761 | 546 | 301 | 847 | 0 | 847 | 0 | 0 | 0 | 705 | 0 | 0 | Ureztalurreko alorra |
22 | ZARATIEGUI ZABALZA, CAROLINA | 31227R01900762 | 19 | 762 | 3356 | 623 | 3979 | 0 | 3979 | 0 | 0 | 0 | 946 | 0 | 0 | Ureztalurreko alorra |
23 | EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA | 31227X01999999 | 19 | 92140 | 723 | 182 | 905 | 0 | 905 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Erreka |
24 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ERREPIDEAK) | 31227R01900737 | 19 | 737 | 809 | 194 | 1003 | 0 | 1003 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Foru Komunitateko NA-32 errepidea |
25 | TAFALLAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 31227R02000324 | 20 | 324 | 0 | 1 | 1 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Larreak eta zuhaitzak |
26 | GREGORICO PERTSONA BAKARREKO SOZIETATE MUGATUA ZARATIEGUI ZABALZA, CAROLINA ZARATIEGUI ZABALZA, LAURA ZARATIEGUI ZABALZA, MARIA ZARATIEGUI ZABALZA, MARIA ROSA ZARATIEGUI ZABALZA, TERESA | 31227R02000325 | 20 | 325 | 11835 | 3467 | 15302 | 0 | 15302 | 0 | 0 | 0 | 1650 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
27 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (NAFARROAKO UBIDEA-OSAGARRIA) | 31227R02000382 | 20 | 382 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 12 | 0 | 0 | Almendrondoak |
28 | ESQUIROZ, ZABALZA, ASIER | 31227R02000338 | 20 | 338 | 4628 | 2034 | 6662 | 2459 | 4203 | T–91N | 224 | 0 | 2789 | T-91N | 675 | Lehorreko alorra |
28-1 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (NAFARROAKO UBIDEA) | 31227R02000368 | 20 | 368 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | T-91N | 39 | Nafarroako Ubidea |
29 | TAFALLAKO UDALA | 31227X02099999 | 20 | 91460 | 484 | 130 | 614 | 231 | 383 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Bidea |
30 | ESQUIROZ, ZABALZA, ASIER | 31227R02000238 | 20 | 238 | 2316 | 715 | 3031 | 964 | 2067 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
31 | ZARATIEGUI ZABALZA, TERESA | 31227R02000237 | 20 | 237 | 1313 | 319 | 1632 | 641 | 991 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
32 | GREGORICO PERTSONA BAKARREKO SOZIETATE MUGATUA ZARATIEGUI ZABALZA, CAROLINA ZARATIEGUI ZABALZA, LAURA ZARATIEGUI ZABALZA, MARIA ZARATIEGUI ZABALZA, MARIA ROSA ZARATIEGUI ZABALZA, TERESA | 31227R02000239 | 20 | 239 | 4475 | 1180 | 5655 | 1955 | 3700 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
33 | PEREZ DE IRIARTE ECAY, JESUS MIGUEL PEREZ DE IRIARTE, ECAY, JOSE JAVIER PEREZ DE IRIARTE, RUIZ, JUAN JOSE PEREZ DE IRIARTE, RUIZ,MARIA ANGELES PEREZ DE IRIARTE,RUIZ,MATILDE PEREZ DE IRIARTE,RUIZ,MIREN KOLDOBIKE | 31227R02000234 | 20 | 234 | 3511 | 1371 | 4882 | 1619 | 3263 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
34 | TAFALLAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 31227R02000241 | 20 | 241 | 1004 | 182 | 1186 | 655 | 531 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
35 | TAFALLAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 31227R02000242 | 20 | 242 | 1089 | 245 | 1334 | 762 | 572 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | Larreak eta zuhaitzak |
36 | SUSO GOMARA, JUAN JOSE | 31227R02000233 | 20 | 233 | 65 | 116 | 181 | 63 | 118 | 0 | 0 | 0 | 52 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
37 | SUSO GOMARA, JUAN JOSE | 31227R02000243 | 20 | 243 | 962 | 376 | 1338 | 815 | 523 | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 | 0 | Lehorreko alorra |
Iruñean, 2025eko apirilaren 8an.–Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.
Iragarkiaren kodea: E2505398