2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLAZTI
Deialdia, Udalaren eraikin eta lokal publikoak garbitzeko lanpostu bat betetzeko lehiaketa-oposizio bidez. Onartuen behin betiko zerrenda, proben hasieraren eguna eta izendatu beharreko epaimahaikideen izendatzea
Ikusirik aipatu deialdia eta haren oinarriak argitara eman zirela 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an.
Kontuan izanik ez dela baztertu eskaera aurkeztu duen izangairik, ebatzi behar da izangai onartuen behin betiko zerrenda, deialdiaren 6.1 oinarrian xedatutakoaren arabera.
EBAZTEN DUT:
1.–Onestea deialdirako onartu diren izangaien behin betiko zerrenda, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Olaztiko Udalaren zerbitzuko garbitzailearen lanpostu bat, Udalaren eraikin eta lokal publikoak garbitzeko.
ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
NANa | INIZIALAK |
***450*** | O.A.C. |
***312*** | E.R.P. |
***783*** | M.I.D. |
***425*** | P.J.L. |
***878*** | V.G.R. |
***170*** | M.J.L.G.G. |
***783*** | A.S.G.E. |
***751*** | I.S.M. |
***009*** | A,R.G.B. |
***237*** | M.R.Z.I. |
***093*** | N.Z.D. |
2.–Deialdiaren ariketa 2025eko maiatzaren 30ean izanen da, ortziralean, 9:00etan, Olaztiko kultur etxeko liburutegian. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute.
3.–Izendatzea Lidia Gartziandia Razkin, Arbizuko Udaleko karrerako funtzionarioa, lehen epaimahaikidearen ordezko; Carlos Luquin Astiz, Olaztiko Udaleko karrerako funtzionarioa, bigarren epaimahaikide; Gorka Garate Olano, Etxarri Aranazko Udaleko karrerako funtzionarioa, bigarren epaimahaikidearen ordezko; M.ª Carmen Onda Berastegui, Arbizuko Udaleko karrerako funtzionarioa, hirugarren epaimahaikidearen ordezko; Virginia Alonso Aparicio, Olaztiko Udaleko karrerako funtzionarioa, epaimahaikide-idazkari; eta Egoitz Albarracín Albiztur, Olaztiko Udaleko karrerako funtzionarioa, epaimahaikide-idazkariaren ordezko.
Azaltzea errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Olaztin, 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2505967