93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Aditzera ematen da ezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, Lodosako udal bulegoetan, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Hori guztia, bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Lodosa.

Mugak:

  • Iparraldean: Sesma.
  • Hegoaldean: Pradejón (Errioxa).
  • Ekialdean: Cárcar, Sartaguda eta Pradejón.
  • Mendebaldean: Ausejo eta Alcanadre (Errioxa).

Barrutiaren titularra: Lodosako Udala.

Lodosan, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2505875