93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Alkatetzak 2025eko apirilaren 24an eman ebazpen baten bidez, honako hau erabaki da:

Lehena.–Artaxoako Udalaren 2025eko ekitaldirako lan publikoaren eskaintza onestea:

Lanpostuaren zenbakia: 7. –Zerbitzu anitzetako langilea (2. mailako behargin-ofiziala). Funtzionarioa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20,35.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta Artaxoako Udalaren iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2025eko apirilaren 24an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2506215