93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

77E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Caparrosoko Udal Plan Orokorraren aldaketa, lurzoru urbanizaezinean eraikuntza-jarduerak arautzeko. Sustatzailea Caparrosoko Udala da.

Caparrosoko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Caparrosoko lurzoru urbanizaezinean eraikuntza-jardueren erregulazioa aldatzea, Ebroko Ardatza 5. LAPera eta martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretura egokitzeko (foru dekretu horren bidez, abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak ezarri dira), bai eta baldintza orokor batzuk malgutzeko eta zehazteko ere.

Ingurumen Ebaluaziorako Atalak 2024ko maiatzaren 22an egindako txostenean ondorioztatzen denez, aldaketaren ezaugarriak ikusita, ez du ingurumen ebaluazio estrategikorik behar, ez baitu ezartzen proiektuen ingurumen inpaktuaren etorkizuneko ebaluazioetarako esparrua, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan ezartzen den bezala.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Caparrosoko Udal Plan Orokorraren aldaketa, lurzoru urbanizaezinean eraikuntza-jarduerak arautzeko. Sustatzailea Caparrosoko Udala da.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzura eta Abeltzaintza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Caparrosoko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2505659