2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Deialdia, dirulaguntza emateko, Tafallako kiroldegiko instalazioetan matrikulatzeko 2025ean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 827980.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/827980).
Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 9ko 44. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, laguntza ekonomikoak emateko, Tafallako kiroldegiko matrikula ordaintzeko 2025ean.
Lehena.–Onuradunak:
Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea eta helburua:
Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, Tafallako kiroldegian matrikulatzeko, 2025ean.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.
Laugarrena.–Honako hau ezartzen da:
Gehienez, 100 euro izanen da zenbatekoa.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2025eko abenduaren 15era bitarte.
Iratxetan (Leotz), 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2505952