1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: iragarkia, Arabako ehungintzaren merkataritzaren sektoreko 2023-2026 urteetarako lan hitzarmen kolektiboa (01000365011981 kodea) Nafarroako ehungintzaren merkataritzaren sektorera hedatzeko prozedurari buruzkoa.
Ruben Belzunze Ollo jaunak, Nafarroako CCOOren Zerbitzuen Federazioaren izenean eta hura ordezkatuz, 2023ko martxoaren 12an eskaera bat aurkeztu zuen Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, Arabako ehungintzaren merkataritzaren sektoreko 2023-2026 urteetarako lan hitzarmen kolektiboaren xedapenak (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 2024ko ekainaren 19koa) Nafarroako lurralde eremura hedatzeko.
Bat etorrita Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 92.2 artikuluan eta Hitzarmen kolektiboen hedapenerako prozedura onesten duen ekainaren 20ko 718/2005 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatutakoarekin, iragarki honen bidez argitara ematen da hasitako hedapen prozedura, jendaurrean jartzeko eta, kasua bada, interesdun izaten ahal direnak ager daitezen iragarki hau argitaratu eta hamar eguneko epean, Internet bidez (Nafarroako Gobernuaren web-orri honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-hitzarmen-kolektiboak-lan-akordio-kolektiboak-eta-berdintasunerako-planak-erregistratzea) edo Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua, 31006 Iruña).
Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendioroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2505835