93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

123E/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako laguntzen deialdia 2025. urterako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 827121.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak abian jarri ditu produktu ekologikoen ekoizpena eta merkaturatzea sustatzeko hainbat ekimen. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez finantzatutako NPEPEaren laguntzetan zenbateko unitarioak areagotu dira, eta laborantzen taldeak berregituratu dira aurreko programazio aldiarekin alderatuta. Merkaturatzearen esparruan, abian jarriko dira merkaturatze bide laburreko ekoizleen elkarteetarako laguntzak, eta lehentasuna emanen zaie ekoizle ekologikoei dagozkienei. Era berean, laguntzak onetsiko dira sukaldaritza kolektiboan produktu ekologikoak sar daitezela sustatzeko, eta oso bereziki eskola jantokietan. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da ekoizpen ekologikoko operadoreek egin beharreko nahitaezko kontrol neurrien kostuak ordaintzen laguntzea.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 522/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoko operadoreek egin beharreko nahitaezko kontrol neurrien kostuetarako laguntzaren oinarri arautzaileak onetsi ziren 2023-2027 aldirako, bai eta 2023rako laguntzen deialdia ere. Deialdi hori Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 152E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Aldez aurretik, ebazpen horren berri eman zitzaion Europako Batzordeari, eta Batzordeak erreferentziako araubideari dagokionez eragozpenik ez jartzea erabaki zuen; izan ere, bateragarria da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.3.c) artikuluarekin. Bateragarritasunaren adierazpen hori jasota dago SA.107030 (2023/N) erabaki positibo honetan: Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako laguntza 2023-2027 aldirako-SA.44490 araubidea berritzea.

Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak aldeko txostena egin du.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako laguntzak emateko deialdia, 2025. urterako.

2. Deialdi horretan aplikatzekoa izanen da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 522/2023 Ebazpenean xedatutakoa, arau horretan onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako laguntzaren oinarri arautzaileak 2023-2027 aldirako.

3. Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Laguntza hauen ondorioz sortzen diren gastuei aurre egiteko, 300.000 euroko gastua baimentzen da 2025eko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Ekoizpen Ekologikoaren Kontseilu Arauemailearentzako dirulaguntza" izeneko 720003 72200 4459 413100 partidaren kargura.

5. Onuradunek enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen dute, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

6. Onestea gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren eredua, bai eta entitateko gobernu organoetako osaerari buruzko ereduak eta karguen ordainsarienak ere, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren I. eta II eranskinetan ageri direnak. Horiek guztiak eskuratzen ahal dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 522/2023 Ebazpenaren hamargarren oinarrian jasotako esteken bitartez, arau horren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko ekoizpen ekologikoaren operadoreek derrigorrez egin beharreko kontrol neurrien kostuetarako laguntzaren oinarri arautzaileak 2023-2027 aldirako.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Dirulaguntza deialdi hau eta bere oinarri arautzaileak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko apirilaren 14an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2505854