93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2025. urtean kultura, kirol, berdintasun, euskara eta jaietako jarduerak egiteko Berriozarko elkarteei diru-laguntzak emateko deialdiaren laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 829081.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/829081).

1. Deialdiaren xedea:

Berriozarko elkarteei zuzendutako dirulaguntzak arautzea, 2025an udalerriko lurralde-eremuan kulturaren, kirolaren, berdintasunaren, euskararen eta jaien arloan jarduerak eta proiektuak antolatzeko.

2. Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira Berriozarko Udalaren Egoitza elektronikoko erregistro elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.berriozar.es/.

3. Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

4. Ordainketa:

Dirulaguntzaren ordainketak modalitate hau izango du:

Diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren ordaintzea.

Aurrekoa gorabehera, ordainketa aurreratuak egiteko aukera ematen da, betiere onuradunak aldez aurretik eskatuta eta hasieran emandako dirulaguntzaren %90era arte gehienez.

5. Justifikazioa emateko epea:

Justifikazio-agiriak 2026ko urtarrilaren 31n aurkeztu beharko dira beranduenez.

Berriozarren, 2025eko apirilaren 2an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2506269