2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAOKO KONTZEJUA
Ordenantza, arautzen dituena Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak. Hasierako onespena
Girgillaoko Udalak, 2025eko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Girgillaoko Kontzejuaren hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.
Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.
Girgillaon, 2025eko apirilaren 22an.–Kontzejuko burua, Gonzalo Parreño Oroz.
Iragarkiaren kodea: L2505993