93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Jarduera-lizentzia ematea. Nekazaritzako makineriaren biltegia

Erriberriko Udaleko alkateak, Alkatetzaren apirilaren 25eko 238/2025 Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen sailkatutako jarduera-lizentzia ematea honako datu hauek dituen jarduerarako:

Sustatzailea: Francisco Javier Bayona Arizmendi.

Jarduera: nekazaritzako makineriaren biltegia.

Tokia: Beire etorbidea 80.

Udala: Erriberri.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da lizentzia eman dela, jarraikiz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Erriberrin, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2506258