2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Ultzamako udal kiroldegiko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen duen ordenantzaren 2. artikuluaren 4. atala aldatzea. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2025eko apirilaren 10ean eginiko osoko bilkuran, Udalbatzako legezko kide-kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, hasiera batean onetsi zuen "Ultzamako udal kiroldegiko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzen duen Ordenantza" (2. artikuluko 4. atala) aldatzea. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko apirilaren 10ean.–Alkatea, Martin M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2505949