93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, dirulaguntza emateko, udako igerilekuetako abonuak erosteko 2025ean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 828000.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/828000).

Leozko Udaleko alkateak apirilaren 9an emandako 45. Ebazpenaren bidez, laguntza ekonomikoen deialdi bat onetsi zen, udako igerilekuen abonuak erosteko, 2025erako.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei laguntza ekonomikoak ematea, abonuak eros ditzaten, 2025ean, Leozko igerilekuetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.–Honako hau ezartzen da:

Gehienez, 1.000 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2025eko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2505956