2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena
Otsagabiko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauen aldaketa:
–Estolderiaren tasa arautzen duen ordenantza.
–Udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza.
–Gimnasioko instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
Iragarkia 2024ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da, inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa nahiz oharrik. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta jarraian ematen da argitara.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Otsagabian, 2025eko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.
ALDAKETA, ESTOLDERIAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN
Zerga-kuota
7. artikulua. Behin bakarrik eskatuko da tributu-kuota estolderia eta arazketa zerbitzuen ordainetan. 10,00 euroko kopuru finkoa da urtean, gehi BEZa. Zergaldia urte naturalari dagokio.
ALDAKETA, UDAL HILERRIKO EHORZKETA, MANTENTZE ETA GARBIKETA ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN
Zerga-kuota
7. artikulua. Tributu-kuota. Urtean behin baino ez da eskatuko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuak egiteagatik eskatu beharreko tributu kuota, eta 45,00 euroko zenbateko finkoa izanen da urtean (45,00 euro urteko).
ALDAKETA, GIMNASIOKO INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN
"Tarifen eranskina"
–Udalaren gimnasioko instalazioak erabiltzea (16 urtetik gorakoendako):
- Hilabeteko kuota: 33,00 euro.
- Hiru hilabeteko kuota: 75,00 euro.
- Sei hilabeteko kuota: 135,00 euro.
- Urteko kuota: 180,00 euro.
- Asteburuetako, Eguberrietako eta Aste Santuko kuota: 125,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L2505981