2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
13. poligonoko 664. lursaileko hiri-jarduketako plan berezia behin betiko onartzea
Lekunberriko Udalak, 2025eko apirilaren 24an egindako osoko bilkuran, Ainhoa Iruretagoyenak sustatutako 13. poligonoko 664. lurzatiko PEAU hiri-jarduketako plan berezia behin betiko onartzea erabaki du. Plan horren helburua lurzatirako aurreikusitako okupazioa eta eraikigarritasuna handitzea da.
Horren edukia argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluaren arabera.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; edo
–Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilaren barruan.
Lekunberrin, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Hiri Jarduketako Plan Berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2506255