2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Deialdia, laguntzak emateko, herrietako festak egiteko 2025ean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 828045.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/828045).
Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 15eko 50. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, laguntza ekonomikoak emateko, herrietako festak egiteko 2025ean.
Lehena.–Onuradunak:
Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea eta helburua:
Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, herrietako festak egiteko 2025ean.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.
Laugarrena.–Ezartzen da:
Gehienez, 29.000 euro izanen da zenbatekoa.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Programaturiko azken ekitaldia amaitu eta hilabetera bitarte.
Iratxetan (Leotz), 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2505972