2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erregaien hornidura
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Plenoil SL.
Jarduera: erregaien hornidura.
Tokia: El Soto industrialdea, Gipuzkoako errepidea 8 eta 8-A, Aitzoainen eta Berriobeitin, 23. poligonoko 78. lurzatia eta 13. poligonoko 954. lurzatia.
Berriobeitin, 2025eko apirilaren 23an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2506011