93. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, peñei eta bertzelako elkarte batzuei dirulaguntzak emateko, 2025eko herriko festak direla eta. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 829189.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/829189).

Deialdiaren xedea da prozedura bat garatzea, dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean. Dirulaguntzak zuzenduta daude Tuterako peñei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei, festak animatzeko jarduerak egin ditzaten 2025eko Santa Anako festetan.

Tuteran, 2025eko apirilaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2506287